Lehenengo bilera urriaren 18an egingo da, asteartean, eta 17 eragilek hartuko dute parte. Gorde Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak urriaren 18an, asteartean, egingo den lehen lan-bilerarekin hasiko du bere ibilbidea, eta bertan 17 eragilek hartuko dute parte. Helburu nagusia Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzea izango da. Udalerriek kudeaketa jasangarrirako lehentasunezko jardun-eremuak identifikatuko dituzte, eta, zenbait tresna garatuko dituzte elkarlanean lurzoruaren funtzioak babesteko eta lurzoruaren mehatxuak murrizteko, kutsadura, artifizializazioa, materia organikoaren galera eta lerradurak, beste batzuen artean. Gainera, talde iraunkorrak erantzunak emango dizkie lurzoruaren kudeaketari buruzko informazio-beharrei, bai eta udaletako hainbat kudeaketa-eremutako profesionalek, hala nola hirigintzakoek, nekazaritza eta abeltzaintzakoek, basogintzakoek eta ingurumenekoek, eskatzen dituzten jardunbide egokiei ere. Eusko Jaurlaritzak joan den ekainean onartu zuen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia. Dokumentu horren izaera integralak Euskadi Europako lurralde aitzindarietako bat bihurtzen du arlo horretan, oso eskualde eta herrialde gutxik baitituzte antzeko kudeaketa-politikak. Orain arte Suitza, Eskozia, Gales edo Holandan soilik garatu dira. Lurzorua Babesteko Estrategiaren arabera, Euskadiko lurzoru guztiak modu jasangarrian kudeatuko dira 2050erako, eta, horrela, lurzoruaren osasuna eta funtzioak bermatuko dira epe luzera, etorkizuneko belaunaldiek erabil ditzaten. Esparru horretan, toki-erakundeek, estrategia lantzeko prozesuan, lurzoruaren kudeaketa jasangarrian duten zereginaren garrantzia aitortu zuten, hirigintzan, klima-aldaketan edo baliabide natural horren erabileretan dituzten eskumenetatik abiatuta. Lantaldea partaidetza berriei irekita dago, eta Udalsarea 2030ek parte hartzeko gonbita egiten die interesa duten udalerriei eta eskualde mailako erakunde berriei. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan udalsarea2030@ihobe.eus helbidearen bitartez. Contenido relacionado Lurzorua Babesteko Estrategiaren Hedapen Iraunkorreko Taldea Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Energia-Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legeak toki erakundeentzat dituen betebeharrak aztertu ditu 2024/04/15
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Ihobek erosketa eta kontratazio berdean Euskadik duen esperientzia aurkeztu du Procura+ konferentzian 2024/04/03
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek jasangarritasunaren aldeko bi hamarkadako lanaren esperientzia aurkeztu du Ttanta Egunean 2024/03/25
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Añanako Kuadrillako udalerriak bildu ditu Ribabellosan eskualdeko topaketan 2024/02/27