Kategoria: 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Oinarrizko datuak Udalerria Irun Lurraldea Gipuzkoa Arloa Ekonomia. Garapen ekonomikoa Eragile onuradunak Enpresak, enpresa-elkarteak, gizarte-eragileak, ikastetxeak eta hirugarren sektoreko erakundeak. Enpresak, ekintzaileak eta langabezian dauden pertsonak izango lirateke programen onuradun zuzenak.2022-20302022-2030 Denbora-markoa 2022-2030 Gehiago jakiteko Irungo UdalaSan Juan Harria Plaza CP: 20304 Irun 943 505 152 GJH 3. GJH: Osasuna eta ongizatea5. GJH: Genero-berdintasuna8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa10. GJH: Desberdinatasunak murriztea12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak17. GJH: GJHak lortzeko aliantzakEta gehiagoGutxi Praktika onen garapena Laburpena Deskribapena Irun Ekintzan, Irungo enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko Ituna, ekimenaren helburua hiriaren ekonomia eta gizartea suspertzeko baldintzak erraztea eta bultzatzea da, ingurumena errespetatzen dela eta inor ez dela atzean uzten ziurtatuz, pertsona guztien laneratzea eta gizarteratzea bilatuz. Aldi berean, teknologian, talentuan eta sormenean sakontzeko eta horiek zabaltzeko apustua egiten du, sistema ekonomiko berritzailea, kolaboratiboa eta zirkularra eraikitzeko oinarri gisa. Enpleguaren aldeko Itunak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta, fase guztietan, une bakoitzeko beharretara eta erronketara egokitzen ahalegindu da. Oraingo honetan, 2022-2030 aldirako, Irun ekintzan-en edukia aztertzeko lana egin da, helburutik ekintza-ildoetara, Garapen jasangarriko helburuen ikuspegitik. Irun ekintzan, Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko Ituna, Irungo Udala buru dela Irungo hirian hazkunde ekonomikoa eta laneratzea erraztuko duten ekintza publiko eta pribatuak aktibatzearen alde lan egiten duten eragileen sarea da. Horretarako, enpresek, enpresa-elkarteek, gizarte-eragileek, lanbide-heziketako zentroek, unibertsitateek eta hirugarren sektoreko erakundeek elkarrekin lan egiten dute, hiru mahai sektorialen bitartez: Enpresa eta ekintzailetza Kualifikazioa eta laneratzea MerkataritzaFinantzaketa publikoa du, ekintzak abian jartzeko soilik. Hau da, erakundeen parte-hartzea erabat altruista da. 2001ean sortu zen, eta hainbat izenekin une bakoitzeko beharretara eta erronketara egokitzen saiatu da. Oraingo honetan, 2022-2030 aldirako, Irun ekintzan-en edukia aztertzeko lana egin da, helburutik ekintza-ildoetara, Garapen jasangarriko helburuen ikuspegitik. Proiektua “aletu” egin da, eta enpresa espezializatu baten laguntzarekin helburua eta ekintza-ildo estrategikoak BERdefinitu dira. Horretarako, aldez aurretik GJHei buruzko prestakuntza jaso eta gero, Irun ekintzan-eko eragileek hartu dute parte, eta bigarren unean beraiekin egindako lana kontrastatu da. Horren guztiaren emaitza Irun ekintzan dokumentua izan da, Irungo Garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren aldeko Ituna. Emaitzak Egindako lanaren emaitza Irun ekintzan proiektua, Irungo Garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren aldeko Ituna, 2022-2030, izan da: Irun ekintzan-en edukian GJHen ikuspegia sartu da, bai helburuan, bai jarduteko ildo estrategikoetan. Horrela, zehaztu da ildo estrategiko bakoitzak era batean edo bestean zer GJHtan laguntzen duen, alde batetik proiektu osorako zeharkako GJHak eta, bestetik, jarduera-ildo bakoitzerako berariazko GJHak ezarriz:
Enpresak, enpresa-elkarteak, gizarte-eragileak, ikastetxeak eta hirugarren sektoreko erakundeak. Enpresak, ekintzaileak eta langabezian dauden pertsonak izango lirateke programen onuradun zuzenak.2022-20302022-2030
3. GJH: Osasuna eta ongizatea5. GJH: Genero-berdintasuna8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa10. GJH: Desberdinatasunak murriztea12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak17. GJH: GJHak lortzeko aliantzakEta gehiagoGutxi
Irun Ekintzan, Irungo enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko Ituna, ekimenaren helburua hiriaren ekonomia eta gizartea suspertzeko baldintzak erraztea eta bultzatzea da, ingurumena errespetatzen dela eta inor ez dela atzean uzten ziurtatuz, pertsona guztien laneratzea eta gizarteratzea bilatuz. Aldi berean, teknologian, talentuan eta sormenean sakontzeko eta horiek zabaltzeko apustua egiten du, sistema ekonomiko berritzailea, kolaboratiboa eta zirkularra eraikitzeko oinarri gisa. Enpleguaren aldeko Itunak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta, fase guztietan, une bakoitzeko beharretara eta erronketara egokitzen ahalegindu da. Oraingo honetan, 2022-2030 aldirako, Irun ekintzan-en edukia aztertzeko lana egin da, helburutik ekintza-ildoetara, Garapen jasangarriko helburuen ikuspegitik.
Irun ekintzan, Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko Ituna, Irungo Udala buru dela Irungo hirian hazkunde ekonomikoa eta laneratzea erraztuko duten ekintza publiko eta pribatuak aktibatzearen alde lan egiten duten eragileen sarea da. Horretarako, enpresek, enpresa-elkarteek, gizarte-eragileek, lanbide-heziketako zentroek, unibertsitateek eta hirugarren sektoreko erakundeek elkarrekin lan egiten dute, hiru mahai sektorialen bitartez: Enpresa eta ekintzailetza Kualifikazioa eta laneratzea MerkataritzaFinantzaketa publikoa du, ekintzak abian jartzeko soilik. Hau da, erakundeen parte-hartzea erabat altruista da. 2001ean sortu zen, eta hainbat izenekin une bakoitzeko beharretara eta erronketara egokitzen saiatu da. Oraingo honetan, 2022-2030 aldirako, Irun ekintzan-en edukia aztertzeko lana egin da, helburutik ekintza-ildoetara, Garapen jasangarriko helburuen ikuspegitik. Proiektua “aletu” egin da, eta enpresa espezializatu baten laguntzarekin helburua eta ekintza-ildo estrategikoak BERdefinitu dira. Horretarako, aldez aurretik GJHei buruzko prestakuntza jaso eta gero, Irun ekintzan-eko eragileek hartu dute parte, eta bigarren unean beraiekin egindako lana kontrastatu da. Horren guztiaren emaitza Irun ekintzan dokumentua izan da, Irungo Garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren aldeko Ituna.
Egindako lanaren emaitza Irun ekintzan proiektua, Irungo Garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren aldeko Ituna, 2022-2030, izan da: Irun ekintzan-en edukian GJHen ikuspegia sartu da, bai helburuan, bai jarduteko ildo estrategikoetan. Horrela, zehaztu da ildo estrategiko bakoitzak era batean edo bestean zer GJHtan laguntzen duen, alde batetik proiektu osorako zeharkako GJHak eta, bestetik, jarduera-ildo bakoitzerako berariazko GJHak ezarriz:
12. GJH Bilboko Udalaren barruko aholkularitza zerbitzua eta erosketa eta kontratazio publiko berdearen azterketa xehatua