Euskadiko Tokiko Garapen Jasangarriko Behatokiak toki-erakunde bakoitzak biltegiratutako tokiko jasangarritasun-politikei buruzko informazioa eskura dezake –ebaluatutako ekintzen egoera, kalkulatutako adierazleak, emaitzen txostenak eta abar–, eta horri esker, Euskadiko udal-informazio agregatua lor daiteke.
Euskadiko Tokiko Garapen Jasangarriko Behatokia elikatzen duen informazioa e-mugi tresnaren bidez lortzen da. Tresna hori ekintza-planak kudeatzeko eta ebaluatzeko eta udal-adierazleak kalkulatzeko sarearen barruan garatutako online aplikazioa da.
Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoak, Euskadiko Tokiko Jasangarritasun Behatokia den aldetik, e-mugiren kudeaketa globala zentralizatzen du. Horri esker, udalerriek GJHei egiten dieten ekarpenari buruzko txostenak egin ditzake. Dokumentu horiek Euskadiko tokiko jasangarritasun-politiken lorpen nagusiak jasotzen dituzte GJHei dagokienez, bai eta datozen urteetan indartu eta landu beharreko alderdiak ere.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut