Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeei laguntzak emateko Agindua argitaratu du. Agindu horrek are gehiago nabarmentzen ditu klima egokitzapena eta Naturan Oinarritutako Konponbideak.Diruz lagun daitezkeen zazpi ildo estrategikoak mantendu egin dira. Gorde Urtebete inolako deialdirik egin gabe igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak irailaren 23an onartu zuen 2025eko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita. 2019an, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzeko eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egiteko helburuarekin. Testuinguru horretan, toki erakundeak dira biztanleriatik eta lurraldetik hurbilen daudenak, eta horrek ezinbesteko eragile bihurtzen ditu eragina izango duten ekintzei ekiteko orduan. Erakunde horiek, euren proiektuen bidez, benetako aldaketak ezartzeko, sentsibilizazioari esker herritarrengan ohitura jasangarriak sustatzeko eta eredugarri izateko gaitasuna dute. Agindu honen helburua da horiek sustatzea. Berrikuntza nagusi gisa, aurten klima aldaketara egokitu eta Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) bultzatu nahi dira: klima aldaketaren ildoak egokitzapen arloan diruz lagun daitezkeen hainbat jarduera aurreikusten ditu; besteak beste, hiri plangintzan eta azpiegitura berdetzat jotako eremuetan NOK integratzea, edo hiri eta hiri inguruko NOKak sustatzeko, erabiltzeko eta inplementatzeko esku hartze berritzaileak egitea, klima aldaketarekin lotutako arriskuen prebentzioari begira. Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek ‘Konponbide naturalak, Euskal Autonomia Erkidegoko toki esparruan klima aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa’ argitalpenean proposatutako metodologia aplikatzeko modua aztertu beharko dute. Deialdi honen beste berrikuntza bat sinplifikazio administratiboa da; izan ere, baldintzen agiria kendu egin da, eta Aginduaren edukiaren idazketa errazagoa eta ulergarriagoa izango da. Diruz lagun daitezkeen lerro guztiak Eusko Jaurlaritzak klima arloan onartu dituen ingurumen arau, estrategia eta planekin lerrokatzen dira, hala nola: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programa 2030, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2030, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia 2030 edo Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategia 2030.Era berean, ekarpenak egiten zaizkio NBEk egindako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari: agindu honen bidez sustatutako udal ekintzak eragina dauka, oro har, GJHetako Hiri eta Komunitate Jasangarrien 11. helburuarekin; horrez gain, hainbat ekintza ildok GJH espezifikoak bultzatzen dituzte, hala nola 13., 15. eta 4. helburuak, klimaren aldeko ekintzarekin, lurreko ekosistemen bizitzarekin edo kalitatezko hezkuntzarekin lotutakoak, hurrenez hurren. Eskaera egiteko epea 2025eko irailaren 24tik urriaren 24ra egongo da zabalik. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketara Egokitzeko Zuzendaritzak deialdi honi buruzko informazio jardunaldi bat antolatu zuen irailaren 24an, berrikuntza nagusiak ezagutarazteko, diruz lagun daitezkeen proiektuen prestaketa errazteko eta eskaerak egiteko eta zuzenketak prebenitzeko gako batzuk azaltzeko.Laguntza horiek tokiko ekintza jasangarrirako bultzada indartsu gisa sendotu dira. 2007. urteaz gero, sistema hau erreferente egonkor bihurtu da: 70 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 2.376 proiektu lagundu ditu diruz, guztira. Ikusi deialdia Agindua, 2025eko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita Dirulaguntzak eskatzeko formularioak 009411 - 2025. Klima-aldaketa 0121211 - 2025. Lurzorua berreskuratzea1009512 - 2025. Natura-ondarea1009612 - 2025. Jasangarritasunaren aldeko Hezkuntza1215903 - 2025. ASTEKLIMA 20251215803 - 2025. Lurzoruaren tokiko kudeaketa1046908 - 2025. Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa Anterior Siguiente
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza Euskadik bat egingo du Lurzoruaren Munduko Egunarekin, aurten tokiko entitateetan arreta jarri duena 2025/12/04
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Josu Bilbao, Ingurumeneko sailburuordea: “Gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira” 2025/11/27
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira 2025/11/20
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gasteizek ekonomia zirkularra bultzatzen du 2030 Estrategia eta Ekintza Planarekin 2025/11/17