Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. Abian da garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa

    Abian da garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa

    2024/03/13 Iturria:  | Udalsarea2030

    38 udalek hartu dute parte gako, berritasun eta zeregin nagusiak landu dituen lehen saioan.
    • Gorde

    Udalsarea 2030ek “Garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa” jarri du abian. Programan, 2030 Agendaren edo/eta Klima eta Energia Planen toki mailako planen ebaluazio-prozesuetan, garapen jasangarriaren adierazleen kalkuluan eta NEG Inbentarioaren eta Karbono Aztarnaren (udalerriarena zein erakundearena) kalkuluan udalerriei laguntzeko eta gidatzeko aholkularitza espezializatuko zerbitzua jartzen da parte hartzen duten erakundeen eskura.


    Prozesu horiek e-mugi online aplikazioaren eta NEG inbentarioa eta karbono-aztarna kalkulatzeko IHOBEk garatutako tresnen bidez gauzatzen dira. Tresna horiek Udalsarea 2030 osatzen duten udalerrien eta eskualdeko erakundeen eskura daude.


    Lehenengo saioan 23 pertsonak hartu dute parte, 38 udalen izenean. Klima eta Energia Planaren ebaluazioaren gakoen artean irteerako emaitzetan eta informazioan udalerriekin batera lan egingo dela nabarmendu da, klima-ekintzaren eta energia-trantsizioaren arloan izandako lorpenen jarraipena eta kontu-ematea errazteko.


    E-mugi, Udalsarea 2030ek udalen eta sareko eskualdeko erakundeen eskura jartzen duen online aplikazio informatikoa da, garapen jasangarriarekin eta politika publikoen ebaluazioarekin eta gizarteari jakinaraztearekin konprometituta dauden toki-erakundeen jasangarritasun planen eta klima eta energia planen kudeaketa eta jarraipena errazteko, udalerriko plangintzara egokitutako jasangarritasun-adierazleen sistema eratzea ahalbidetuz.


    Aplikazioari esker, udalerri bakoitzak tokiko jasangarritasunari lotutako tokiko ekintza planei buruzko informazio guztia jaso dezake, ikuspegi integralarekin, alderdi sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta gobernantzakoak kontuan hartuta.


    Era berean, erosketa eta kontratazio berdeari (EKB) dagokionez, Udalsarea 2030en webgunean eskuragarri dauden baliabideen aurkezpen labur bat egin da. Baliabide horien artean dago laguntza-gida, toki-erakundeek EKB inplementatzeko euren ibilbide-orria egin ahal dezaten.


    12. Programa honetan parte hartu duten erakundeek udal-aurrekontuak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lerrokatzeko moduari ekiteko interesa agertu dute. Kontuan hartuta Eudelek erakundeei zeregin hori errazteko tresna bat garatu duela. Eudelekin koordinatuta, tresna horren aplikazio praktikoan sakontzeko berariazko lantalde bat abian jartzea aurreikusten da.

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gasteizek Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriari buruzko jendearentzako arreta-bulegoa ireki du

    2025/05/15

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak

    Cesena (Italia), hiri-ingurunearen balorizazioa kultura-, gizarte- eta ingurumen-inbertsio gisa

    2025/05/14

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak

    Gorde

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak

    Regions4 sareak argazki lehiaketa bat abiarazi du toki entitateetan trantsizio justu eta jasangarriaren adibideak biltzeko

    2025/05/05

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    IVAPek amiantoari eta udal-inbentarioei buruzko ikastaro batzuk eskainiko ditu maiatzean eta ekainean

    2025/04/30

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.