Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa - hiriZAIN
      • Ingurumen-gaiak
        • Klima eta energia
        • Hondakinak
        • Tokiko 2030 Agenda
        • Erosketa berdea
      • Ekimen europarrak
        • Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna
        • LIFE OCTOPUS proiektua
      • GJHen araberako bilaketa
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan

    Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan

    2026/06/18  

    Milioi bat pertsona baino gehiagok izango dute bero-boladetatik babesteko udal-espazio publikoetara sartzeko aukera. Euskadiko babesleku klimatikoen sareak 488 babesleku identifikatu ditu 11 udalerritan. Ihobe sozietate publikoak gida bat argitaratu du udalei haien babesleku klimatikoak identifikatzen eta hedatzen laguntzeko
    • Gorde
    Tenperaturek etengabe gora egiten dutenez, Euskadi klima-aldaketara egokitzeko neurri zehatzak hartzen ari da. Helburua da herritarrak berotze globalaren ondorio nabarmenenetako eta gero eta handiagoenetakotik babestea, bero-boladetatik, alegia. Gaur egun, EAEko 11 udalerrik dute jada babesleku klimatikoen sarea; guztira, 488 gune ditu, eta milioi bat laguni baino gehiagori ematen die zerbitzu, Euskadiko biztanleriaren erdiari, gutxi gorabehera. Araban, Amurrio eta Gasteiz; Bizkaian, Barakaldo eta Bilbo; eta Gipuzkoan, Bergara, Donostia, Hernani, Irun, Pasaia eta Tolosa. Hedatzen ari den sarea da, eta lehendik dauden ekipamenduak eta hiri-espazioak baliatzen ditu gero eta ohikoagoa den klima-arriskuari erantzuteko.

    Testuinguru horretan, babesleku klimatikoen sarea sortzea oso egokitze-neurri eraginkorra da lurraldean; izan ere, udalekin lankidetzan garatzen denez, herritarrek gune ezagun, seguru eta erosoak izan ditzakete eskura tenperatura altuko uneetan.

    Gertuko erantzuna, gero eta handiagoa den arazoaren aurrean



    Euskadin tenperatura hazten ari da eta bero-boladak gero eta maizago gertatzen dira. Agertoki klimatikoen arabera, datozen hamarkadetan, 35 ºC-tik gorako egunen kopurua biderkatu egingo da lurralde osoan, eta horrek gero eta arrisku handiagoa dakar osasunarentzat, batez ere pertsona zaurgarrienentzat (adinekoak, haurrak, gaixotasun kronikoak dituztenak edo pobrezia energetikoan daudenak). Bizkaian eta Gipuzkoan, urtean 2 edo 3 egunetik 15 egunera pasako da mende-amaieran; eta Araban, 4 eta 6 egun bitartean izatetik urtean 20 egun baino gehiagora.

    Sare honen helburua ez da espazio berriak sortzea, muturreko tenperatura dagoen egunetan daudenak egokitu eta balioan jartzea baizik, herritarrak zaintzeko.

    Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen “Klimaren Egoera Euskadin” izeneko lehen txostenaren arabera, 1970az geroztik, Euskadiko tenperatura 0,3 °C handitu da hamarkada bakoitzeko, eta bero-boladen maiztasuna eta iraupena igo egin direla ikusten da. Bero-boladen egunen kopurua bikoiztu egin da: 1970-2000 epealdian 4 egunekoa zen, eta 2014-2023 epealdian ia 9 egunekoa.

    Egoera horren aurrean, babesleku klimatikoek irtenbide praktiko eta hurbila eskaintzen dute. Bero handia egiten duenean freskoago eta seguruago egoteko edonor joan daiteke leku horietara, hala nola liburutegietara, klimatizazioa duten gizarte-etxeetara, itzala eta zuhaitzak dituzten parkeetara edo berdeguneak eta iturriak dituzten plazetara. Doako guneak dira, irisgarriak, auzoetan barna daude banatuta, eta bereziki adinekoak, haurrak edo osasun arazoak dituztenak babesteko daude pentsatuta.

    Sare honen helburua ez da espazio berriak sortzea, muturreko tenperatura dagoen egunetan daudenak egokitu eta balioan jartzea baizik, herritarrak zaintzeko.

    Udalerriak, klima-egokitzapenaren lehen lerroan



    Gidak nola bereizgarriak lehen oharkabean pasatzen ziren espazioak seinaleztatzeko aukera emango dute, informazio-mapak eginda eta herritarrei mugitzeko aukera emango dieten hiri-ibilbideak diseinatuta, beroaren eraginpean gehien dauden eremuak saihesteko.

    Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, tokiko erakundeei beroaren aurkako babesgune horiek diseinatzen eta abian jartzen laguntzeko, “2026ko Euskadiko babesleku klimatikoen sarea. Tokiko erakundeentzako irizpide eta orientabide teknikoak” gida argitaratu du, EAEko udalerrien esperientzia errealetan oinarrituta. Gainera, “Euskadiko Babesleku Klimatikoak” bereizgarria ere sortu da, babesleku klimatikoak identifikatzeko, edozein udalerritan edonork erraz aurkitu ahal izan ditzan.

    Hala gidak nola bereizgarriak lehen oharkabean pasatzen ziren espazioak seinaleztatzeko aukera emango dute, informazio-mapak eginda eta herritarrei mugitzeko aukera emango dieten hiri-ibilbideak diseinatuta, beroaren eraginpean gehien dauden eremuak saihesteko.

    Babesleku klimatikoen sarea sortzeak adierazten du udalek funtsezko zeregina dutela klima-aldaketaren aurkako ekintzan; izan ere, administrazio publiko horiek identifikatzen dituzte beroaren aurrean babesleku gisa funtziona dezaketen espazioak, irizpide klimatikoak txertatzen dituzte hiri-plangintzan, auzoen erresilientzia indartzen dute eta ekitate klimatiko handiagoa sustatzen dute.

    Hiri bizigarriagoak eta etorkizunerako prestatuagoak



    Babesleku klimatikoen sareak erakusten du klima-aldaketara egokitzea eguneroko kontua dela, eta horrek pertsonen ongizateari eta osasunari zuzenean eragiten diola. Ekimen horrek muturreko beroarekin lotutako arriskuak murrizten laguntzen du, udan Europan hilkortasun gehien sortzen duen fenomeno klimatikoa baita, eta, aldi berean, herrien eta hirien bizigarritasuna hobetzen du.

    Neurri erraz, eraginkor eta merkeen bidez, egokitze-eredu praktikoa, hurbila eta pertsonengan oinarritua sortzen ari da Euskadi, eta horretan udalerri bakoitza irtenbidearen parte da.

    Anterior Siguiente

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Pescarak Naturan Oinarritutako Konponbideen aldeko apustua egin du klima-erresilientzia indartzeko

    2026/08/31

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Olaberriak udalerriko eraikin publiko eta pribatuetako amiantoaren errolda osatu du

    2026/07/30

    3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Gorde

    3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko

    2026/06/24

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea

    2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskola itzuli da, Naturan Oinarritutako Konponbideetan oinarritutako edizio batekin

    2026/06/22

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.