Irailaren 24an informazio-jardunaldi bat egingo da deialdi honetako berritasun nagusiak aurkezteko. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak prestatzen laguntzeko helburua ere izango du. Gorde Urtebetez deialdirik egin gabe egon ondoren, datorren irailaren 23an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko irailaren 5eko Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena. Erakunde interesdunek hilabeteko epea izango dute beren ekintzak aurkezteko. Deialdiaren xehetasunak ezagutarazteko, berritasun nagusiak azaltzeko eta diruz lagundu daitezkeen proiektuen prestaketa errazteko, Eusko Jaurlaritzak, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzaren bitartez, informazio-jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldia agindua argitaratu eta hurrengo egunean egingo da, irailaren 24an, 10:00etatik 11:45era. Agindu honen bidez diruz lagundu daitezkeen jarduerak prestatzen eta izapidetzen lan egiten duten toki-erakundeetako udal-langile guztiei zuzenduta egongo da. Aurkezpena Adolfo Uriarte Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren zuzendariak egingo du. Ondoren, Mikel Zubiria Zuzendaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren arloko aholkulari juridikoak aginduaren berrikuntza eta eduki nagusiak zehaztuko ditu. Azkenik, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekintza Klimatikoko zuzendariak, Mari Mar Alonsok, eskaerak egiteko eta zuzenketak prebenitzeko zenbait gako azalduko ditu. Jardunaldiaren modalitatea presentziala (Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian, Lakuan) zein online izango da. Gainera, grabatuta geratuko da, bertaratu ezin den edonork gero ikusteko aukera izan dezan. Izen-emateak zabalik daude esteka honetan. Izena eman Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldia Anterior Siguiente
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 3. GJH: Osasuna eta ongizatea Olaberriak udalerriko eraikin publiko eta pribatuetako amiantoaren errolda osatu du 2026/07/30
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Klima-trantsizioak aurrera egiten jarraitzen du Europan, baina oraindik ez da nahikoa haren erresilientzia indartzeko 2026/07/28
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Estatuko deialdi bat ireki da 2030 Agendari lotutako tokiko jasangarritasun-proiektuak bultzatzeko 2026/07/17
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Bilbok berorako egokitzapena indartu du ibilbide klimatiko berriekin eta babesleku-sarea zabaltzearekin 2026/07/06