Joan den apirilaren 10ean bete zen Lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko 7/2022 Legeak udalei ematen zien hiru urteko epea hondakin tasak ezartzeko, zehazki, tasa bereiziak, soberakinik sortu gabe eta ez-defizitarioak, tasen kalkuluak hondakinen kudeaketara eta sortutakoaren araberako ordainketara bideratutako kostu guztiak jaso behar dituelarik. Gorde Toki erakundeentzat tasa horiek kalkulatzeak konplexutasun handia dakarrela ikusita, Udalsarea 2030 - Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak “Udal hondakinen tasak lantzeko gida” argitaratu du. Gida EAEko toki erakundeei aurkeztu zaie, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldi batean, eta hiru Lurralde Historikoetako hondakinen foru plangintza ere azaldu da.Gida zergadunei hondakin tasak ezartzen dizkieten toki erakunde guztiei zuzenduta dago, eta egin ahal izateko askotariko errealitate, bilketa sistema eta kudeaketa eredu dituzten hainbat udal, mankomunitate eta kuadrillak parte hartu dute: atez ateko bilketatik hasi, eta bosgarren edukiontziko sistemetaraino. Aurrez aurreko saioen parte hartze prozesuari gidan jasotako metodologiaren pilotajea gehitu zaio, zeina hiru lurralde historikoetako lau toki erakundetan egin den: Arabako Aiarako Kuadrilla, Bizkaiko Nerbioi Ibaizabal Mankomunitatea eta Gipuzkoako Hernani eta Usurbilgo udalak.Gidak lan metodologia komun bat du, udalei laguntzeko zerbitzuaren kostuaren kalkulua egiten (dagoeneko ezin da defizitarioa izan) eta udal tasetarako irizpide propioak ezartzen, tokiko errealitate, zerbitzu eta kudeaketa programa bakoitzera egokituta“Gida hau funtsezko baliabidea da udalerriek hondakin tasak definitzeko duten modua harmonizatzeko beharrari erantzuteko. Helburua da Euskadin herritarrei, saltokiei eta enpresei ezarritako tasetan ahalik eta desberdintasun gutxien egotea. Toki erakundeetako talde teknikoei tresna argi bat eman nahi zaie, indarrean dagoen araudira egokitua eta ingurumen fiskalitate eta ekonomia zirkularreko printzipioekin lerrokatua”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbaok.Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, berriz, azpimarratu du udalei erronka konplexu horretan laguntzeko gida bat dela, betiere tokiko autonomiarekiko errespetutik. Tasa kalkulatzeko metodologia komun batekin, udalerri bakoitzak bere tokiko errealitatearen arabera landuko du gaia, baita hondakinak biltzeko eta kudeatzeko sistemen arabera ere”. Eta herritarren sentsibilizazioaren funtsezko zeregina nabarmendu du: “helburu handi bat pentsamoldea aldatzea sustatzea da, hondakin gutxiago sortzeko, berrerabiltzeko, behar bezala bereizteko eta gehiago birziklatzeko. Eguneroko ohiturak eta keinuak hobetzea da helburua, gure udalerrien eta planetaren mesedetan”. Txosten ekonomiko-finantzarioen eta ordenantza fiskalaren ereduakGidak etxeko hondakinei eta hondakin komertzialei buruzko orientabide legal eta metodologikoak eskaintzen ditu, eta hiri hondakinen parekoak ere kontuan hartzen ditu, hau da, udalerrietan kokatutako industriek sortzen dituztenak baina udalaren bidez jasotzen direnak. Gainera, tresna indartsu bat du, Excel kalkulu orri bat, zeinak erabiltzaile mota bakoitzari egokitutako zenbatekoak kalkulatzeaz gain (etxebizitzak, industria, zerbitzuak), sorkuntzaren araberako ordainketa ere txertatzen duena, eta praktika onetarako pizgarriak txertatzea ere ahalbidetzen du, horien artean etxeko konpostajea edo hondakinak bereizita garbiguneetara eramatea.Gidan txosten ekonomiko-finantzarioaren eredu bat ere jasotzen da, non udalerri bakoitzak tasa hori ezartzeko bere gain hartzen dituen alderdiak eta irizpideak azaldu beharko dituen. Txosten ekonomiko-finantzario hori tasaren kalkuluekin entregatu beharko zaie Eusko Jaurlaritzari eta dagokion foru aldundiari. Azkenik, gidak ordenantza fiskalaren eredu bat jasotzen du, udalerri edo toki erakunde bakoitzak bere errealitatera egokitu dezan.Material guztiak Udalsarea 2030en eta EUDELen webguneetan daude eskuragarri, baita Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren webgunean ere, entitate honek betetzen baitu Udalsarea 2030eko idazkaritza teknikoa. Jardunaldiaren bideo osoa hemen ikusi dezakezu:
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Finantzaketa-mekanismoak hobetzea, Naturan Oinarritutako Konponbideak sustatzeko gakoen artean 2026/04/15
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gipuzkoako Foru Aldundiak jasangarritasuna ardatz duten bi laguntza emango dizkie udalei eta ikastetxeei 2026/03/11
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Arabako Errioxako Kuadrillak "Lurretik Lurrera" kanpaina abiarazi du biohondakinen birziklapena indartzeko 2026/02/24
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Gipuzkoako toki entitateek laguntzak eska ditzakete Klima eta Energia Planak garatzeko 2026/02/20