Europako sei herrialde -horien artean Euskadi- biltzen dituen lankidetzak bultzatuta, LIFE OCTOPUS proiektuak trantsizio energetiko eta klimatikoa sustatuko du, tokiko eta eskualdeko agintaritzak eta energia- eta ingurumen-agentziak ahaldunduz, alor horretako soluzio berritzaileak garatu eta inplementatu ditzaten, euren eskualdeetara egokituta. Euskadirekin batera -berton, gizarte-erakundeak Ihobe eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) dira-, Extremadurak, Zipreko Errepublikak, Mazoviako Vivodato eskualde poloniarrak, Txekiako Usti eskualdeak eta Frantziako Auvernia-Rhone-Alpeak eta Isere eskualdeek parte hartzen dute. Bere helburua lortzeko, OCTOPUSek tokiko eragileak eskualde-gobernantzarekin konektatzeko diseinatutako zazpi Antolakuntza-sare Erraztaile sortu eta indartuko ditu (EON, ingelesezko hizkitan). EON horiek funtsezko rola jokatuko dute Klimaren eta Energiaren Tokiko Planen inplementazioa azkartzeko zereginean. Zehazki, EONek ezagutza trukatzeko eta Europar Batasunaren klima- eta energia-helburuak betetzea erraztuko duten gaitasunak eta estrategiak garatzeko zentro gisa jardungo dute. Hala, alderdi interesdunei tresnak, orientazioa eta jardunbide egokiak emango zaizkie oztopoak gainditzeko, hala nola, baliabide mugatuak, estrategia zaharkituak eta gobernantza-maila desberdinen arteko lankidetza eskasa, jarduera pilotuen eta laguntza espezifikoaren bidez. Euskadi dagoeneko bere sarea duten eskualdeetako bat da: kasu honetan, OCTOPUS Udalsarea 2030en bidez egituratuko da: 20 urtetik gorako ibilbidea duten udalerri jasangarrien sarea, Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzen duena. Testuinguru horretan, Udalsarea 2030ek udalerriei eskaintzen dien laguntza, tresnak, zerbitzua eta informazioa indartu nahi ditu. Horrela, irtenbide berritzaileak ez ezik, eskalagarriak, bidezkoak eta tokiko beharrei erantzungo dietenak ere bilatuko dira, Europako lehentasunen eta ekimenen ildotik. Laguntza horren zati bat Euskadiko udalerriei laguntza ematea izango da, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunarekin bat egin dezaten, bai eta ekimen global horrekin batera lan egitea ere, eskura dauden metodologiak eta tresnak estandarizatzeko, bai Klimaren eta Energiaren Tokiko Planak planifikatzeko, bai monitorizatzeko. OCTOPUSek 36 hilabetez iraungo du; denbora-tarte horretan, EONen zeregina izango da klima eta energiari buruko tokiko plan eta ekintzen inplementazioa azkartzea, inplikatutako eskualdeen eta erreplikazio-jardueretan parte hartzen dutenen klima- eta energia-helburuak lortzen lagunduz.
LIFE OCTOPUS proiektuak modu koordinatuan lan egiten duten hamar erakunde baino gehiago biltzen ditu: Koordinatzailea: Auvergne-Rhône-Alpes Energy Environment Agency
Bazkidetutako erakundeak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut