15 MAI
Udalsarea 2030
EUSKALDUNA JAUREGIA
Abandoibarra etorbidea 4
48011 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: (+34) 944 035 000 - Faxa: (+34) 944 035 001
Helbide elektronikoa: info@euskalduna.net Web gunea: www.euskalduna.net
Metroz San Mameseko geltokia, Sabino Arana irteera. (oinez, 10 minutu)
Autobusez Bilbon, Termibusen utziko zaitu autobusak. Sabino Arana kalera joan zaitezke, eta Jesusen Bihotzeraino oinez joan.
Kotxez, A68/A8 autobidean Bilbo-Mendebaldea irteera hartu. Jesusen Bihotzeraino jarraitu, biribilgunean hirugarren irteera hartu eta Euskalduna Jauregiko lurrazpiko aparkalekura sartu.
Telefono interesgarriak RadioTaxi 944 448 888 TeleTaxi 944 102 131 Herritarren Informaziorako Zerbitzua (Bilbotik) 010
Euskadiko udalek amiantoaren errolda egin behar dute beren udalerrian dauden eraikin eta instalazio guztietan (ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenetik eratorritako betebeharra). Toki administrazioei helburu hori betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak errolda horiek egiteko modua errazteko metodologia bat diseinatu du. Gainera, erroldak egitean biltzen den informazio guztia modu erraz eta intuitiboan erregistratzen, ustiatzen eta bistaratzen lagunduko duen aplikazio bat garatu da. Metodologia elkarrekin garatu dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez), Osasun Sailak, Lan eta Enplegu Sailak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.Aplikazioaren garapen informatikorako, Lurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntza izan da, Geouskadi plataformaren bidez. Garatutako metodologia gida tekniko batean jasota geratu da. Eta gida horrek zehatz-mehatz azaltzen du nola egin behar diren amiantoari buruzko udal erroldak EAEn. Jardunaldi honen helburua gida hori eta garatu diren laguntza tresnak aurkeztea da. Era berean, amiantoaren inbentarioak egiten aurreratuago dauden udalen hainbat esperientzia aurkeztuko dira. Topaketa, beraz, errolden prestaketa kudeatuko duten udaletako arlo edo zerbitzuetako udal teknikariei zuzenduta dago soilik. Jardunaldi horren ondoren, baina, antzeko beste bat egingo da, zerbitzu horiek eskaini nahi dituzten enpresei ere metodologia aurkezteko.
Lekua: Euskalduna Jauregia. 2 exterior aretoa
Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
Agate Goyarrola Ugalde
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoa
Amiantoa eta osasunean duen eragina
Ivan Garcia AnguloBizkaiko Ingurumenaren Osasun Unitea
Osasuna Saila. Eusko Jaurlaritza
Amiantoa lan-ingurunean (I): Araudia eta RERAS enpresak
Verónica Fernández FernándezLaneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaLan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza
Amiantoa lan-ingurunean (II): Osalanen zeregina eta identifikazioa
Ibon Izaguirre Suso
Osalan, Laneko Segurtasun Osasunerako Euskal Erakundea
Amiantoa hondakin gisa
Ana Rebate Alonso
Euskal Autonomia Erkidegoko amiantoaren udal zentsuak egiteko gida metodologikoaren aurkezpena
Leire Escolar Martinez de Lagrán
Atseden
Aplikazio informatikoa eta geoudala atariaren aurkezpena
Juan Carlos BarrosoLurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna. geoEuskadiLurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Saila. Eusko Jaurlaritza
Udaletako esperientziak
Aiarako Kuadrilla
Aintzane Arbaizagoitia, Ingurumen teknikaria
Orioko Udala
Maria Berasategui, Arkitekto teknikoa
Zalantzak eta ondorioak
Moderatzaile: Leire Escolar Martinez de Lagrán
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut