Kategoria: 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Oinarrizko datuak Udalerria Oñati Lurraldea Gipuzkoa Eragile onuradunak Udala Hezkuntza komunitatea Herritarrak Denbora-markoa 2019-2021 Kostua Inbertsioa: 1.000.000 € Kostu zehatzaren estimazioa:- Estalki berdea: 12.000 €- Fatxada naturala: 38.000 €- Komun lehorrak: 30.800 €Mantenua: 155.587 € Gehiago jakiteko Oñatiko Udala 943 78 04 11 nekazaritza@onati.eus Informazio gehiago Euskadin klima-aldaketara egokitzeko Naturan Oinarritutako Konponbideen bisore interaktiboa: Bisorerako sarbidea Naturan Oinarritutako Konponbideak Euskadin. 20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NOK erabilita: Argitalpena GJH 3. GJH: Osasuna eta ongizatea6. GJH: Ur garbia eta saneamendua7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak13. GJH: Klimaren aldeko ekintzak15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitzakEta gehiagoGutxi Praktika onen garapena Laburpena Deskribapena Natur Eskolaren proiektua udal eskolaren birgaitze integrala gauzatzeko beharretik sortu zen. Oñatiko Udalak, naturari lotutako eta bere bokazio pedagogiko jasangarriarekin bat egiten zuen espazio bat sortzeko helburua izanik, birgaitze integrala egitea planteatu zuen prozesuan Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) sartuz, bai eraikinean bertan, bai inguruko kanpoko espazioan. Oñatiko Natur eskolak, 1972 urtean eraikitako eraikinak, instalazio hondatuak eta zaharkituak eta zimenduetan arazoak zituen. Eraginkortasun aldetik ez zegoen egokituta. Behin birgaitzeko erabakia hartuta eta eraikinak izango zuen erabilera definituz, eraikuntza bioklimatikoa oinarri hartzea adostu zen, Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) erabiliz. Lehenik eta behin, eraikinaren patologiak eta behar berriak zerrendatu ziren. Ondoren, egindako lanketan oinarrituz, arazoei erantzuteko irtenbide desberdinak eta bakoitzaren kostuak identifikatu ziren. Oinarri honetatik abiatuz eta eraikuntza bioklimatikoen oinarriak hartuz, hainbat arazotan eragiten zuten irtenbideak lehenetsi ziren: Estalki berdeaFatxada naturalaDrainatze sistemak aplikatu ziren, zoladura iragazkorrak jarrizKomun lehorrak ezarri zirenFitoarazketa-sistemaNatur Eskolaren birgaitzean erabilitako soluzio hauen bitartez ondorengo mehatxu klimatikoetan eragiten da: Ur eskasiaTenperaturaren igoeraIbaiek eragindako uholdeakEuri urak eragindako uholdeak Emaitzak Jarraian, Natur Eskolaren birgaitze lanetan ezarri diren NOK desberdinak zehazten dira:ESTALKI BERDEA:420 m2-ko azalera begetatua, sedum generoko espezieekin (landare gozoak)Guztira 11 cm-ko lodiera30 l/m2-ko atxikipena, gutxi gorabeheraFATXADA NATURALA:Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema (SATE) duen fatxada diseinatu da.Fatxada nagusiak lastoa du material isolatzaile gisa, eta fatxada aireztatuak alertze egurra.Gainerako fatxadek zelulosazko eta zurezko zuntzezko isolamendua dute, eta karezko entokadura.ZOLADURA IRAGAZKORRA:310 m2-ko hedadura. Plazaren kanpoaldeko eta perimetroko espaloietan hormigoizko zolaren ordez, drainatze-zoladura jarri da. FITOARAZKETA SISTEMA:50 m2-ko fluxu horizontaleko urmaela jarri da Natur Eskolako ur grisak arazteko (ez dago beltzik, solidoak bainu lehorretan bereizten dira), 20 biztanle tratatzeko gaitasunarekin. KOMUN LEHORRAK:Komunak eraberritu dira, hondakin beltzen eta gernuaren kudeaketa ekologikorako 5 bainu lehor eta 2 pixatoki lehor instalatuz. Bestalde, eta energia beharra murriztu zenez, eraikina energia berriztagarrien bidez berotzen da Natur Eskolaren birgaitze lanak amaitu zirenetik urte batzuk pasatuta, ondorengo ikasketak eta hobetzeko arlo identifikatu dira: Komun lehorrak: ez da solido gehiegi batzen konposteroetan, eta honek eragiten du konpostaren kalitatean eta mantenuan eta, beraz, horrelako erabilera duten eraikinetan agian komun lehor gutxiago jarri behar dira. Bestalde, sistema honek mantenu jarraia eskatzen du, konpost horren kudeaketa egin ahal izateko.Drainatze Sistema Jasangarria: umeentzako jolaslekua den eremu batean ezarri da, horregatik, erabili zen materiala poro gutxikoa izan zen eta ez du asko drainatzen. Beharrezkoa da drainatze-sistemaren ezarpen edo gauzatzearen fase guztietan erabilitako sistemak eta materialak ondo aztertzea emaitza egokiak eta eraginkorrak lortu ahal izateko, esaterako, alearen tamaina edo erabilitako gogortze-metodologia aukeratzerakoan. Hala ere, eremu honetan erabilitako lurrari dagokionez, materiala freskoagoa da (beste lur batzuekin alderatuta) eta umeentzako leku erosoa da.Bioaniztasuna sustatzeko kabiak jarri ziren, baina udako berotik babesteko leihoen eguzki faktore altua jarri zuten, eta beraz leihoek inguruko zuhaitzak islatzen zituzten eta animaliek ez dute bereizten bertan eraikina dagoela. Natur Eskolaren kasuan talka horiek ekiditeko biniloak jarri dira.Proiektuaren informazio zehatza eta fitxa deskargatu nahi izanez gero, Euskadin klima-aldaketara egokitzeko Naturan Oinarritutako Konponbideen BISORE INTERAKTIBOA kontsultatu dezakezu
Inbertsioa: 1.000.000 € Kostu zehatzaren estimazioa:- Estalki berdea: 12.000 €- Fatxada naturala: 38.000 €- Komun lehorrak: 30.800 €Mantenua: 155.587 €
Euskadin klima-aldaketara egokitzeko Naturan Oinarritutako Konponbideen bisore interaktiboa: Bisorerako sarbidea Naturan Oinarritutako Konponbideak Euskadin. 20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NOK erabilita: Argitalpena
3. GJH: Osasuna eta ongizatea6. GJH: Ur garbia eta saneamendua7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak13. GJH: Klimaren aldeko ekintzak15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitzakEta gehiagoGutxi
Natur Eskolaren proiektua udal eskolaren birgaitze integrala gauzatzeko beharretik sortu zen. Oñatiko Udalak, naturari lotutako eta bere bokazio pedagogiko jasangarriarekin bat egiten zuen espazio bat sortzeko helburua izanik, birgaitze integrala egitea planteatu zuen prozesuan Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) sartuz, bai eraikinean bertan, bai inguruko kanpoko espazioan.
Oñatiko Natur eskolak, 1972 urtean eraikitako eraikinak, instalazio hondatuak eta zaharkituak eta zimenduetan arazoak zituen. Eraginkortasun aldetik ez zegoen egokituta. Behin birgaitzeko erabakia hartuta eta eraikinak izango zuen erabilera definituz, eraikuntza bioklimatikoa oinarri hartzea adostu zen, Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) erabiliz. Lehenik eta behin, eraikinaren patologiak eta behar berriak zerrendatu ziren. Ondoren, egindako lanketan oinarrituz, arazoei erantzuteko irtenbide desberdinak eta bakoitzaren kostuak identifikatu ziren. Oinarri honetatik abiatuz eta eraikuntza bioklimatikoen oinarriak hartuz, hainbat arazotan eragiten zuten irtenbideak lehenetsi ziren: Estalki berdeaFatxada naturalaDrainatze sistemak aplikatu ziren, zoladura iragazkorrak jarrizKomun lehorrak ezarri zirenFitoarazketa-sistemaNatur Eskolaren birgaitzean erabilitako soluzio hauen bitartez ondorengo mehatxu klimatikoetan eragiten da: Ur eskasiaTenperaturaren igoeraIbaiek eragindako uholdeakEuri urak eragindako uholdeak
Jarraian, Natur Eskolaren birgaitze lanetan ezarri diren NOK desberdinak zehazten dira:ESTALKI BERDEA:420 m2-ko azalera begetatua, sedum generoko espezieekin (landare gozoak)Guztira 11 cm-ko lodiera30 l/m2-ko atxikipena, gutxi gorabeheraFATXADA NATURALA:Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema (SATE) duen fatxada diseinatu da.Fatxada nagusiak lastoa du material isolatzaile gisa, eta fatxada aireztatuak alertze egurra.Gainerako fatxadek zelulosazko eta zurezko zuntzezko isolamendua dute, eta karezko entokadura.ZOLADURA IRAGAZKORRA:310 m2-ko hedadura. Plazaren kanpoaldeko eta perimetroko espaloietan hormigoizko zolaren ordez, drainatze-zoladura jarri da. FITOARAZKETA SISTEMA:50 m2-ko fluxu horizontaleko urmaela jarri da Natur Eskolako ur grisak arazteko (ez dago beltzik, solidoak bainu lehorretan bereizten dira), 20 biztanle tratatzeko gaitasunarekin. KOMUN LEHORRAK:Komunak eraberritu dira, hondakin beltzen eta gernuaren kudeaketa ekologikorako 5 bainu lehor eta 2 pixatoki lehor instalatuz. Bestalde, eta energia beharra murriztu zenez, eraikina energia berriztagarrien bidez berotzen da Natur Eskolaren birgaitze lanak amaitu zirenetik urte batzuk pasatuta, ondorengo ikasketak eta hobetzeko arlo identifikatu dira: Komun lehorrak: ez da solido gehiegi batzen konposteroetan, eta honek eragiten du konpostaren kalitatean eta mantenuan eta, beraz, horrelako erabilera duten eraikinetan agian komun lehor gutxiago jarri behar dira. Bestalde, sistema honek mantenu jarraia eskatzen du, konpost horren kudeaketa egin ahal izateko.Drainatze Sistema Jasangarria: umeentzako jolaslekua den eremu batean ezarri da, horregatik, erabili zen materiala poro gutxikoa izan zen eta ez du asko drainatzen. Beharrezkoa da drainatze-sistemaren ezarpen edo gauzatzearen fase guztietan erabilitako sistemak eta materialak ondo aztertzea emaitza egokiak eta eraginkorrak lortu ahal izateko, esaterako, alearen tamaina edo erabilitako gogortze-metodologia aukeratzerakoan. Hala ere, eremu honetan erabilitako lurrari dagokionez, materiala freskoagoa da (beste lur batzuekin alderatuta) eta umeentzako leku erosoa da.Bioaniztasuna sustatzeko kabiak jarri ziren, baina udako berotik babesteko leihoen eguzki faktore altua jarri zuten, eta beraz leihoek inguruko zuhaitzak islatzen zituzten eta animaliek ez dute bereizten bertan eraikina dagoela. Natur Eskolaren kasuan talka horiek ekiditeko biniloak jarri dira.Proiektuaren informazio zehatza eta fitxa deskargatu nahi izanez gero, Euskadin klima-aldaketara egokitzeko Naturan Oinarritutako Konponbideen BISORE INTERAKTIBOA kontsultatu dezakezu