Lurralde-topaketak Udalsarea 2030ek topaketak bultzatzen ditu lurralde historiko bakoitzean – Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan –. Topaketa horietan, udalek eta eskualdeko erakundeek ezagutza partekatzen dute, eta esperientziak eta irtenbideak trukatzen dituzte tokiko ekintza jasangarria eta Euskadiko Tokiko 2030 Agenda bultzatzeko.
Horietako bakoitzak, azken batean, Sarean parte hartzen duten kide guztientzat baliagarria izan daitekeen eskuratutako jakintza eskaintzen eta jasotzen du.
Lurralde-topaketa horiek izaera politiko-teknikoa dute, eta bertaratutako erakundeek beren esperientziak aurkezten dituzte, gainerako parte-hartzaileentzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak.
Eskualde-erakundeek funtsezko eginkizuna betetzen dute Udalsarea 2030en barruan, horiek osatzen dituzten toki-erakundeen ordezkari zuzen gisa eta eskualde-mailako ikuspegiarengatik eta politikak modu mankomunatuan bultzatzeagatik.
Udalsarea 2030ek etapa berri bati ekingo dio une honetan, 20 urteko sare-lanaren babesarekin eta etorkizunari begira. Sareak ezinbesteko erreferentzia izan nahi du udalentzat, bere zerbitzu aurreratu eta berritzaileei esker, eta Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpenarengatik, batez ere klima-neutraltasunaren eta -erresilientziaren, lurzoruaren babesaren eta ekonomia zirkularraren esparruetan.
Sareak eskualdeentzako topagune espezifikoa eskaintzen du, tokiko errealitatera hurbiltzeko eta helburuei eta baliabideei dagokienez berezko ezaugarriak ezagutzeko, bai eta haien eskaera espezifikoak ere.
Tokiko jasangarritasunaren arloko politikak diseinatzeari eta hedatzeari dagokionez eskualde bera partekatzen duten udalerriek interes eta eskaera komunak trukatu ditzakete topaketa horietan. Ekimena elkarrizketarako gune irekia da, eta bertan ordezkari politikoek eta teknikariek hartzen dute parte.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut