Trapagaran udal-lorezaintza eredu jasangarriago eta naturalizatuago baterantz doa
Ekimenaren bidez, mantentze-eredu uniformeago batetik kudeaketa bereizitu baterako bilakaera sustatzen ari da. Eredu berri horrek espazio bakoitzaren herritarren erabilera eta landarediaren ezaugarriak eta ziklo naturalak hartzen ditu kontuan. Aldaketa eguneroko erabakietan gauzatzen da: landaketetan, sega-lanetan, inausketetan, ureztatzean eta landare-hondakinen aprobetxamenduan. Horrela, naturan oinarritutako konponbideak txertatzen dira udal-zerbitzuaren ohiko jardunean.
Ekimenaren bidez, mantentze-eredu uniformeago batetik kudeaketa bereizitu baterako bilakaera sustatzen ari da.
Abian jarritako neurrien artean, landare bizikorren eta gramineoen landaketak pixkanaka sartzea nabarmentzen da; izan ere, landare-aniztasuna eta loratze-aldi desberdinak eskaintzen dituzte. Sega-lanen maiztasunak ere eremu bakoitzaren ezaugarrietara egokitu dira: erabilera handiko ibilbideetan eta espazioetan beharrezko lanak mantentzen diren bitartean, beste eremu batzuetan ebaketen arteko tartea luzatzen da, loraldia eta hazien ekoizpena sustatzeko eta faunarentzako babeslekuak eskaintzeko.Udalerria zuhaitz-txorkoen naturalizazioan ere ari da lanean, landaredia txertatuz eta kontserbatuz, bai eta inausketa-irizpideak berrikusten ere, baldintzek ahalbidetzen duten neurrian zuhaitzen eta zuhaixken berezko garapena errespetatzeko. Jarduketa horiei inausketa-hondakinen aprobetxamendua gehitu behar zaie: hondakin horiek txikitu eta estalki organiko gisa berrerabiltzen dira lorategietan. Horrela, materia organikoa lurzorura itzultzen da, eta landare-hondakinen zati bat kendu eta garraiatzeko beharra murrizten da.
Zerbitzuaren bilakaera bideratzeko plangintza
Eraldaketa 2023an onartutako udal-dokumentu hauetan oinarritzen da: Hiri Berdearen Plan Zuzentzailean eta 2030 Hiri Naturalizaziorako Planean. Lehenengoak 182 kudeaketa-unitate ezaugarritzen ditu eta 38 hobekuntza-proposamen jasotzen ditu; bigarrenak, berriz, ureztatzearen, sega-lanen, landare-hondakinen, inausketen eta zuhaitz-txorkoen inguruko alderdien bilakaera bideratzeko adierazleak eta helburuak ezartzen dituNeurriak kontserbazio-lanen ohiko jardunean txertatzen dira, eta ez diote kostu gehigarririk eragiten Udalari.
Tresna horiei esker, jarduketak planifikatu eta pixkanaka egindako aldaketak ebaluatu daitezke. Biodibertsitatearen hazkundea edo uraren aurrezpena kuantifikatzeko datu homogeneorik oraindik ez dagoen arren, dagoeneko txertatu dira berdeguneen mantentze-lanak dibertsifikatzen dituzten jardunbide ikusgarriak.
Neurriak kontserbazio-lanen ohiko jardunean txertatzen dira, eta ez diote kostu gehigarririk eragiten Udalari. Gainera, azken urteotan mantentze-lanen maiztasuna eta sasoiko landareen hornidura murriztu egin direla ikusi da.
Trapagarango esperientziak erakusten du udal-berdeguneen kudeaketan irizpide ekologikoak pixkanaka txertatu daitezkeela, lehendik dauden baliabideak eta zerbitzuak aprobetxatuz. Horrela, biodibertsitatearen kontserbazioa bateragarri egiten da segurtasunarekin, irisgarritasunarekin eta herritarren gozamenerako erabilerarekin.