Skip to main content

  Back

Estatuko deialdi bat ireki da 2030 Agendari lotutako tokiko jasangarritasun-proiektuak bultzatzeko

Abierta una convocatoria estatal para impulsar proyectos locales de sostenibilidad vinculados a la Agenda 2030

Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioak diru-laguntzen deialdi berri bat ireki du tokiko erakundeentzat, 2030 Agendarekin bat datozen proiektuak sustatzeko. Guztira, 5,97 milioi euroko diru-laguntza bideratuko da, eta eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 8an amaituko da.

Laguntzek planak egitea eta eguneratzea nahiz proiektu zehatzak eta kontzientziazio-ekintzak finantzatzen dituzte.

Deialdia baliagarria izan daiteke tokiko estrategietan ekintza klimatiko, trantsizio energetiko, hiri-iraunkortasun edo erresilientziarekin lotutako jarduerak ezarri dituzten udalerrientzat. Laguntzek planak egitea eta eguneratzea nahiz proiektu zehatzak eta kontzientziazio-ekintzak finantzatzen dituzte. Alde horretatik, 2030 Agendetan eta udaleko beste plan estrategiko batzuetan jasota dauden ekimenak finantzatzeko aukera izan daiteke deialdia.

Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean, hauek daude: Tokiko Agenda 2030 ezartzeko planak lantzea, udaleko plan estrategikoak egokitzea, 2030 Agendaren lehentasunekin bat datozen proiektuak garatzea eta lurraldean Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzen lagunduko duten beste ekimen batzuk.

Udalerri, probintzia, mankomunitate, eskualde, metropoli-area eta beste toki-erakunde batzuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, bai eta proiektu bateratuak aurkezten dituzten erakunde-elkarteek ere.

Proiektu bakoitzeko 20.000 eta 250.000 euro arteko diru-laguntzak aurreikusten ditu deialdiak, eta funtsak hainbat tartetan banatzen ditu, erakunde eskatzaileen biztanleriaren arabera. Aurrekontua, guztira, 5.977.299,28 eurokoa da.

Laguntzak lurralde bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako eta tokiko plan eta estrategietan definitutako lehentasunei lotutako proiektuetara bideratuta daude, udalerrien jasangarritasunean eragin nabarmena duten ekimenak bultzatzeko.