Euskadiko udalek 2026ko Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dezakete dagoeneko
Aurtengo edizioak 'Pertsona guztientzako mobilitatea' du lelo, herritar guztien beharrei erantzungo dieten mugikortasun-sistemak sustatzeko helburuarekin, adina, generoa, bizilekua edo egoera ekonomikoa edozein dela ere.
Aurtengo edizioak 'Pertsona guztientzako mobilitatea' du lelo, herritar guztien beharrei erantzungo dieten mugikortasun-sistemak sustatzeko helburuarekin, adina, generoa, bizilekua edo egoera ekonomikoa edozein dela ere. Kanpainak ekitatea, irisgarritasuna eta belaunaldien arteko lankidetza ditu ardatz, eguneroko desplazamenduak erraztuko dituzten eta pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten hiri-inguruneak sustatuz.Aurreko edizioetan bezala, udalerriek astean zehar sentsibilizazio-jarduerak antolatuz parte har dezakete; azken urtean mugikortasun jasangarria sustatzeko ezarritako neurri iraunkorrak ezagutaraziz; edo Autorik Gabeko Eguna antolatuz, ahal dela irailaren 22an, garraiobide jasangarriagoak, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinezko desplazamenduak sustatzeko.
Zabalkunde- eta sentsibilizazio-ekintzetarako materialak, ekitaldiaren aurretik zein ekitaldiak dirauen bitartean erabiltzekoak gaztelaniaz eta euskaraz daude eskuragarri.
Kanpainan parte hartzea doakoa da eta udalerri mota guztiei irekita dago. Zabalkunde- eta sentsibilizazio-ekintzetarako materialak, ekitaldiaren aurretik zein ekitaldiak dirauen bitartean erabiltzekoak —informazio-diptikoa, Autorik Gabeko Eguna antolatzeko gida praktikoa, herritarrentzako gutuna, sare sozialetarako edukiak...— gaztelaniaz eta euskaraz daude eskuragarri.