Tokiko eremuan osasuna sustatzeko laguntza berriak
Herritarren osasuna sustatzea helburu duten proiektuak dituzten toki-erakundeek dirulaguntza berri bat eskura dute. Urriaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindu bat, 2026ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituena.
Toki-erakundeek funtsezko zeregina dute beren komunitateen osasunean. Tokiko eremuan hartzen diren erabakiek —bizi garen espazioei, mugikortasunari, hiri-inguruneari edo gizarte-ongizateari buruzkoek, besteak beste— eragin zuzena dute bizi-baldintzetan eta, beraz, pertsonen osasunean. Horrela, toki-erakundeek aukera paregabea dute herritarrengandik hurbil dauden ekimenak sustatzeko, beharrak hautemateko eta ongizatea eta gizarte-kohesioa bultzatzen dituzten inguruneak sortzeko. Deialdi honek, hain zuzen, tokiko ekintzaren ahalmen hori aitortzen du, eta komunitate osasungarriagoak, kohesionatuagoak eta bidezkoagoak lortzeko baliabideak eskaintzen ditu.
Entitate bakoitzak eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina proiektu bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. Zehazki, aginduak 2026ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak hartzen ditu kontuan. Proiektu horiek helburu hauek izan behar dituzte: espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea; osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea; eta loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.
Laguntza hauetarako guztira 250.000 euro bideratuko dira. Diruz lagundu daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75 arte finantzatu ahal izango da, proiektu bakoitzeko 7.000 euroko mugarekin edo entitate onuradun bakoitzeko 13.000 euroko mugarekin, entitate horrek proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu.
Diruz lagundu ahal izango dira proiektuan aurreikusitako jarduerak garatzearekin zuzenean lotutako materialen gastuak; proiektuaren jarduera zehatzak gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzearen ondoriozko gastuak; eta proiektua zabaltzearekin eta garatzearekin zuzenean lotutako publizitate- eta komunikazio-jardueren gastuak.
Toki-erakundeek funtsezko zeregina dute beren komunitateen osasunean. Tokiko eremuan hartzen diren erabakiek —bizi garen espazioei, mugikortasunari, hiri-inguruneari edo gizarte-ongizateari buruzkoek, besteak beste— eragin zuzena dute bizi-baldintzetan eta, beraz, pertsonen osasunean. Horrela, toki-erakundeek aukera paregabea dute herritarrengandik hurbil dauden ekimenak sustatzeko, beharrak hautemateko eta ongizatea eta gizarte-kohesioa bultzatzen dituzten inguruneak sortzeko. Deialdi honek, hain zuzen, tokiko ekintzaren ahalmen hori aitortzen du, eta komunitate osasungarriagoak, kohesionatuagoak eta bidezkoagoak lortzeko baliabideak eskaintzen ditu.
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 26ra arte egongo da zabalik. Laguntza hauetarako guztira 250.000 euro bideratuko dira.
Laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek eskatu ahal izango dituzte, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-mailan sustatzera bideratutako proiektuak garatzeko. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 26ra arte egongo da zabalik.Entitate bakoitzak eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina proiektu bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. Zehazki, aginduak 2026ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak hartzen ditu kontuan. Proiektu horiek helburu hauek izan behar dituzte: espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea; osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea; eta loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.
Laguntza hauetarako guztira 250.000 euro bideratuko dira. Diruz lagundu daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75 arte finantzatu ahal izango da, proiektu bakoitzeko 7.000 euroko mugarekin edo entitate onuradun bakoitzeko 13.000 euroko mugarekin, entitate horrek proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu.
Diruz lagundu ahal izango dira proiektuan aurreikusitako jarduerak garatzearekin zuzenean lotutako materialen gastuak; proiektuaren jarduera zehatzak gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzearen ondoriozko gastuak; eta proiektua zabaltzearekin eta garatzearekin zuzenean lotutako publizitate- eta komunikazio-jardueren gastuak.
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203