Regions4Climate proiektu europarrak Udalsarea 2030 nabarmendu du jardunbide egokiaren adibide gisa
Udalsarea 2030 jardunbide egoki gisa nabarmendu du Regions4Climate-R4C proiektu europarrak, ‘Klima-aldaketaren aurrean erresilienteak diren komunitateak sortzeko tresnak’. Joan den maiatzaren 21ean Kopenhagen egindako Batzar Nagusian, R4Ck espazio bat gorde zuen sarearen lanaren gakoetako batzuk aurkezteko, gainerako eskualdeetarako adibide gisa.
Finlandiako VTT ikerketa eta berrikuntza zentroa buru duen proiektuan beste 45 erakundek parte hartzen dute, eta horien artean dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Hala, Batzar Nagusian, Laura Gutiérrez Ihoberen klima-ekintzako proiektuen teknikariak aurkeztu zuen zuzenean Udalsarea 2030en lana, Regional Resilience Maturity Model eskualde-egokitzapena ebaluatzeko tresnan identifikatutako "jardunbide egoki" gisa.
Regions4Climate programaren esparruan garatutako ekimenen eta tresnen artean dago Regional Resilience Maturity Model (RRMM), klima-aldaketara egokitzeko Europako eskualdeak nola prestatuta dauden zehazteko autoebaluazio-sistema bat. Tresnaren helburua da eskualdeek autoebaluazio-eremu bakoitzean hobetu beharreko arloak identifikatu ahal izatea, bai eta beste eskualde batzuentzat erreferente izan daitezkeenak ere, eta, horrela, eskualdeen arteko sinergiak edo lankidetza-aukerak bilatzea.
Estatu edo udal mailan horrelako ebaluazioak badaude ere, eskualde-egituren konplexutasuna barne hartzen zuen eredurik ez zegoela uste zen. ICLEIk garatu du RRMM, proiektuko bazkideen lankidetzarekin.
Euskadiren autoebaluazioaren emaitza oso aurreratua da dimentsio eta adierazle askotan, eta hori da proiektuaren barruan eskualde liderretako bat izateko arrazoietako bat. Aurten, 1.3 Governance structures for multi-level (vertical) coordination: regional- local collaboration adierazlean emaitza ona izan du ("maila anitzeko koordinaziorako (bertikala) gobernantza-egiturak: eskualde-tokiko lankidetza"). Horregatik, Udalsarea 2030 aukeratu da jardunbide egoki gisa.
Saioan zehar, Gutierrezek Udalsarea 2030 aurkeztu die hainbat talderi, interes handia erakutsi dutenak. "Batez ere, sareak eskaintzen dituen tresna digitalez interesatu dira. Baita lau urtean behin aldaketa politikoak nola kudeatzen diren eta Udalsarea 2030i nola eragiten dioten eta udalerriekin komunikatzeko bideak nola ezartzen ditugun jakin nahi izan dute", azaldu du Ihobeko ekintza klimatikoko proiektuen teknikariak.
Regions4Climate proiektuak Europako eskualdeen kalteberatasuna murriztu nahi du klima-aldaketaren ondorioetarako, tresna berritzaileen bidez.
Regions4Climate proiektuaren helburua da gizartean bidezkoa den erresilientzia klimatikorako trantsizioa lankidetzan garatzea eta erakustea. Eskualdeko alderdi interesatuekin batera landutako sektore arteko ibilbide-orrietan oinarrituta, proiektuak irtenbide soziokulturalak, teknologikoak, digitalak, enpresarialak, gobernantzakoak eta ingurumenekoak konbinatzen dituzten berrikuntzak sortu eta aplikatzen ditu, Europako eskualdeek klima-aldaketaren ondorioen aurrean duten kalteberatasuna murrizteko.Finlandiako VTT ikerketa eta berrikuntza zentroa buru duen proiektuan beste 45 erakundek parte hartzen dute, eta horien artean dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Hala, Batzar Nagusian, Laura Gutiérrez Ihoberen klima-ekintzako proiektuen teknikariak aurkeztu zuen zuzenean Udalsarea 2030en lana, Regional Resilience Maturity Model eskualde-egokitzapena ebaluatzeko tresnan identifikatutako "jardunbide egoki" gisa.
Resilience Maturity Model eskualdeko tresnaren emaitzei buruzko tailerra
Regions4Climate programaren esparruan garatutako ekimenen eta tresnen artean dago Regional Resilience Maturity Model (RRMM), klima-aldaketara egokitzeko Europako eskualdeak nola prestatuta dauden zehazteko autoebaluazio-sistema bat. Tresnaren helburua da eskualdeek autoebaluazio-eremu bakoitzean hobetu beharreko arloak identifikatu ahal izatea, bai eta beste eskualde batzuentzat erreferente izan daitezkeenak ere, eta, horrela, eskualdeen arteko sinergiak edo lankidetza-aukerak bilatzea.
Estatu edo udal mailan horrelako ebaluazioak badaude ere, eskualde-egituren konplexutasuna barne hartzen zuen eredurik ez zegoela uste zen. ICLEIk garatu du RRMM, proiektuko bazkideen lankidetzarekin.
Udalsarea 2030 Batzar Nagusian aurkeztu da, maila anitzeko egituren koordinazioari buruzko adierazlean Euskadiren jardunbide egoki gisa.
Batzar Nagusian, eskualdeek jardunbide egoki bat partekatzea bilatu da, adierazle zehatzen batean lagundu diena. Tailerrean, zortzi eskualdek praktika egoki horiek aurkeztu dituzte, eskuratutako ezagutzaren trukea sustatzeko eta eskualdeen arteko lankidetzarako edo ikaskuntzarako aukerak bilatzeko.Euskadiren autoebaluazioaren emaitza oso aurreratua da dimentsio eta adierazle askotan, eta hori da proiektuaren barruan eskualde liderretako bat izateko arrazoietako bat. Aurten, 1.3 Governance structures for multi-level (vertical) coordination: regional- local collaboration adierazlean emaitza ona izan du ("maila anitzeko koordinaziorako (bertikala) gobernantza-egiturak: eskualde-tokiko lankidetza"). Horregatik, Udalsarea 2030 aukeratu da jardunbide egoki gisa.