Skip to main content

  Back

IGEko sarreren kontrolaren prozesu informatiboa hasi du Donostiako Udalak

El Ayuntamiento de Donostia comienza el proceso de información del control de acceso a la ZBE

Donostiako Udalak gaurtik aurrera, urtarrilaren 13a, hasi du Isuri Gutxiko Eremuko sarreren kontrolaren prozesu informatiboa. Hala, datozen bi hilabeteetan, eremura baimenik gabe lehenengo aldian sartzen diren ibilgailuek jakinarazpen bat jasoko dute, arau-haustearen berri emateko.

Kasua salbuetsita ez badago edo dagokion baimena izapidetu ez bada, martxoaren 14tik aurrera ibilgailu horiek 200 euroko isuna jasoko dute Isuri Gutxiko Eremura sartzean, eta kopuru hori % 30 igo daiteke berreroriz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean).


Etxean jasoko duten jakinarazpen horren bidez, pertsona hauei arau-hauste bat egin dutela jakinaraziko zaie (luzapen-aldi horretan ez da zehagarria izango), eta gogoraraziko zaie haien kasua baimena eskuratzeko salbuetsitako kasuen artean badago egoera arautu ahal izango dutela www.donostia.eus/ige web-orrian eta IGEak Arroka plazan dituen informazio-bulegoetan.


Lehen datuak

Azken asteetan zehar, Isuri Gutxiko Eremurako sarbideen aurretiazko kontrolak egin dira, eta horiek lehen gutxi gorabeherako datuak eman dituzte. Indarrean sartu zen lehen astean (abenduaren 16tik 23ra) jasotako datuek erakusten dute eremura sartu diren ibilgailuen % 80k ingurumen-etiketa zutela, eta, beraz, inolako izapiderik egin beharrik gabe zuzeneko baimena zutela.


% 15 atzerritarrak edo DGTren erregistroan identifikaziorik ez zuten ibilgailuak izan ziren (nahitaezkoa da donostia.eus/zbe bidez hauek erregistratzea eremura sartu aurretik), eta gainerako % 5a ingurumen-etiketarik ez zuten ibilgailuak ziren, eta, beraz, ezingo ziren sartu, salbu eta salbuespenezko kasuetan baimena izapidetzen bazuten.


IGEa indarrean sartu zenetik jasotako salbuespeneko kasuetarako baimen-eskaerei dagokienez, mugikortasun murriztuko Europako txartela duten pertsonen garraioarekin lotutakoak nabarmentzen dira ( % 26), gunearen barruan dauden garaje-plazen jabe edo emakidaren titular direnenak ( % 23) eta ohiko zerbitzu edo errepikarienak ( % 22). Era berean, dagokion izapidearen bidez identifikazioa eskatu duten atzerriko ibilgailuen kopurua oso handia da (2.000 ibilgailu baino gehiago).

Lehen fasearen behin betiko ezarpena

Horrekin guztiarekin, IGEaren lehenengo fasea behin betiko ezarrita egongo da. 2025etik 2028ra bitartean, ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuak ezin izango dira eremura sartu, salbu eta baimen zuzena duten salbuespenezko kasuetan eta baimen puntuala, aldi baterakoa edo iraunkorra eskatu ahal izango den beste kasu batzuetan. 2028tik aurrera, bigarren fasean, ingurumen-etiketarik ez duten edo B etiketa duten ibilgailuak ezin izango dira IGEra sartu, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

2028tik aurrera, bigarren fasean, ingurumen-etiketa edo B etiketa ez duten ibilgailuak ezin izango dira ZBEra sartu, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Etiketarik gabeko ibilgailuen artean, inolako izapiderik egin beharrik gabe zuzeneko baimena izango dutenak honako hauek dira: IGEan erroldatuta dauden eta DGTn erroldatutako helbidea eremuari dagokion ibilgailuak (bigarren fasean ez dira baimenduko etiketarik gabeko ibilgailuak, 70 urtetik gorako egoiliarrentzat izan ezik), IGEan erroldatuta ez dauden baina salbuespenezko TAO araubideei lotutako baimena duten pertsonen ibilgailuak (mugikortasun murriztua eta jarduera ekonomikoak), DGTk historikotzat jotako ibilgailuak eta taxi edo gidaridun garraio-ibilgailuak (bigarren fasean ez da etiketarik gabeko ibilgailurik baimenduko taxien eta VTCen kasuan).

Gainerako kasuak www.donostia.eus/ige web orrian kontsulta daitezke. Bertan, gainera, ibilgailu bakoitzaren ingurumen-bereizgarria ezagutu ahal izango da matrikula-zenbakiaren bidez. Azpimarratu behar da ez dela beharrezkoa izango bereizgarri hori ibilgailuan jartzea, hiriko sarreretan dauden kameren bidez egingo baita egiaztapena.

Euskal udalerri gehiago ari dira aurrera egiten IGEak ezartzeko bidean


Bilbo (bere eremua martxan dagoela), Gasteiz, Barakaldo, Getxo eta Irun ere IGEak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan daude. Izan ere, sei udalerriek osatzen dute Udalsarea 2030ek IGEei buruz bultzatutako lantaldea, Sarearen esparruan diseinu- eta ezarpen-prozesuan izandako esperientziak, oztopoak, mugak edo arazoak partekatzeko gunea. Azken bilera azaroaren 12an egin zen.