Skip to main content

  Back

Gasteizek higiezinetako estalkien potentzia fotovoltaikoa ebaluatzeko eguzki-mapa jarri du herritarren esku

Vitoria-Gasteiz pone a disposición de la ciudadanía un mapa solar para evaluar el potencial fotovoltaico de las cubiertas de los inmuebles

Eraldaketa Komunitariorako Bulegoaren bidez, Vitoria-Gasteizko Udalak eguzki-mapa bat prestatu du ImpactE -rekin lankidetzan herritar guztiei hiriko teilatu guztien potentzial fotovoltaikoari buruzko informazioa eskaintzeko tresna gisa.

“Energia fotovoltaikoa da etorkizun handieneko iturri berriztagarrienetako bat eta, gainera, abantaila handi bat du: erraz instala daiteke hiriguneetan, sorkuntzako beste iturri batzuk iritsi ezin diren tokietan. Gainera, gaur egun, sorkuntza-iturri merkeena ere bada”, azaldu du Ingurumeneko zinegotzi Borja Rodríguezek.

Eguzki-mapa hori prestatzeko prozesuan, Gasteizko 3D modelo bat garatu dute eta, bertan, eraikin guztiak birsortu eta gainazal guztiak karakterizatu dituzte. Gainera, kontuan hartu dira itzala egiten duten beste elementu batzuk: zuhaitzak, eraikinak, mendiak eta beste oztopo batzuk.


Modelo horren bidez, eraikin bakoitzeko gainazaletako azalera erabilgarri guztiak eta plaka fotovoltaikoak instalatzea bideragarria litzatekeen toki guztiak identifika daitezke. Azkenik, instalazio posible bakoitzerako orientazio eta inklinazio egokia kalkulatu dira, bakoitzaren produkzio-kurba sortuz. “Prozedura honen bidez, eraikinetako eremu erabilgarriak eta eremu horietan plaka fotovoltaikoak instalatzearen ondorioz lortuko litzatekeen produkzioa lortzen dira”.

Eguzki-mapa horrekin lotutako funtsezko informazio guztia sarbide errazeko webgune batean dago eskuragarri https://vitoria-atlas.urbanimpacte.com/ Bertatik, gasteiztar guztiek informaziora sarbidea izango dute, hiriko trantsizio energetikoarekin bat egin ahal izateko.

Klik soil baten bidez, gainera, mapa horretan instalatu beharreko panelen kopuru egokia eta ekonomia- eta ingurumen-inpaktuak ere ikus daitezke, hala nola inbertsioaren gutxi gorabeherako kostua, inbertsioaren errentagarritasuna, urteko aurrezpen ekonomikoa eta aurreztutako isuri baliokideak. “Horri esker, herritarren esku doan jarri da beren etxebizitzari edo negozioari buruzko erabakiak hartu ahal izateko beharrezko informazio guztia”, azpimarratu du Borja Rodríguezek.

Eguzki-mapa hori eginda, biztanle bakoitzak bere eraikinaren gehieneko potentziala eta kontsumoaren araberako potentzial egokia zein diren jakin ahal izango du.


Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa eta eguzki-mapa Europar Batasuneko Next Generation funtsekin finantzatu dira Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) “CE-OFICINAS” programaren bidez.