Skip to main content

  Back

Nazioarteko Mugikortasun Sarien bosgarren edizioak hautagaitzak bilatzen ditu

La quinta edición de los Premios Internacionales de Movilidad busca candidaturas

Nazioarteko Mugikortasun Sariak hautagaitza berrien bila dabiltza bosgarren ediziorako. Empresas por la Movilidad Sostenible foroak antolatuta, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren, CONAMA Fundazioaren eta Ingeniaritzako Errege Akademiaren laguntza dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 25era arte dago zabalik.

Sari horien bidez, sektore publikoko zein pribatuko mugikortasun-jardunbide egokiak eta -ekimenak nabarmendu nahi dira. Helburua kasu arrakastatsuak ikusaraztea, aldaketaren buru diren erakundeei balioa ematea eta epe labur, ertain eta luzean inpaktu positiboak dituzten emaitzak sortzen lagunduko duten irtenbiderik onenak dinamizatzea da.

Zentzu horretan, sariek tokiko ekintza jasangarria aitortzen dute bi kategoriatan: Udalerri Handia eta Udalerri Ertain - Txikia. Aurkezten diren hautagaitzak erabateko emaitzak edo emaitza partzial egiaztagarriak izan behar dituzte, eta udalerrien kasuan, Mugikortasunaren Europako Astean ekintzak egin izana baloratzen da. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 25era arte dago zabalik.