Skip to main content

  Back

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak Naturan Oinarritutako Konponbideak sustatu ditu udalerri erresilienteagoak lortzeko

Nerbioi-Ibaizabal impulsa las Soluciones Basadas en la Naturaleza para avanzar hacia municipios más resilientes
Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko bederatzi udalerriek —Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña-Orduña, Zaratamo eta Zeberiok— elkarlanean jardun dute Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) sustatzeko. Konponbide horiek klima-aldaketari aurre egiteko, lurraldearen erresilientzia hobetzeko eta herritarren ongizatea sustatzeko tresna gisa erabiltzea da ekimenaren helburua.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen Aginduaren bidez izan zen sustatua.

Ekimena 2025ean garatu zen, eta irtenbide horiek udalen plangintzan eta kudeaketan txertatzea izan du helburu, udaletan aldaketa bat lortzeko eta teknikariek eta politikariek "gauzak egiteko beste modu bat" dagoela hausnartzeko. Eskualdeko Klima eta Energia Planak egokitzapen-ekintza horiek jada jaso izanaren ondorioz hasi zen. Plan honetan, arintze-ekintzak modu zehatzean jasota daude, eta egokitze-ekintzak, berriz, orokorragoak dira. Beraz, horiek zehazteko beharra ikusi zen.

Hori gauzatzeko, eskualdeko Naturan Oinarritutako Konponbideen katalogoa osatu da, udalerri bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako proposamenekin. Jarduketen artean daude hiri- eta industria-bilbeak birnaturalizatzea, nekazaritzako lurrak berreskuratzea, garraio-azpiegiturak berdetzea, ibaiertzak eta ibai-ekosistemak lehengoratzea, hezeguneak leheneratzea eta baso autoktonoak zein horien konektibitate ekologikoa handitzea.

Eskualdeko Naturan Oinarritutako Konponbideen katalogoa osatu da, udalerri bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako proposamenekin.

Azterketa horretan oinarrituta, eskualdeko Naturan Oinarritutako Konponbideen katalogoa osatu da, udalerri bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako proposamenekin. Jarduketen artean daude hiri- eta industria-bilbeak birnaturalizatzea, nekazaritzako lurrak berreskuratzea, garraio-azpiegiturak berdetzea, ibaiertzak eta ibai-ekosistemak lehengoratzea, hezeguneak leheneratzea eta baso autoktonoak zein horien konektibitate ekologikoa handitzea.

Proposamenak irizpide anitzeko analisi baten bidez ebaluatu dira, eraginkortasun klimatikoa, onura sozialak eta ingurumenekoak eta bideragarritasun teknikoa kontuan hartuta. Prozesuan udal-teknikariek eta udal-ordezkariek parte hartu dute, udalerri bakoitzerako esku-hartze egokienak hautatzeko. Ondorioz, udalerri bakoitzak epe labur eta ertainerako proiektu lehenetsien zerrenda du, baita proiektu horiek garatzeko informazio zehatza jasotzen duten fitxak ere.

Proiektuak udalerrien arteko elkarlanaren eta udal-talde tekniko eta politikoen inplikazioaren garrantzia ere agerian utzi du. Prestakuntzari eta aukera berrien ezagutzari esker, Naturan Oinarritutako Konponbideak udal-erabakietan kontuan hartzeko aukera indartu da. Era berean, jarduketak udalerri bakoitzaren aukeretara eta bideragarritasunera egokitzeak etorkizunean gauzatzeko aukerak handitzen ditu.

Ekimenak abiapuntu bat eskaintzen die Nerbioi-Ibaizabaleko udalerriei ingurune berdeagoak, bizigarriagoak eta erresilienteagoak lortzeko, klima-aldaketara egokitzen, ekosistemak kontserbatzen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten jarduketen bidez.