Skip to main content

  Back

Donostiak drainatze jasangarriaren aldeko apustua egin du Arteleku Plazan, klima-aldaketara egokitzeko

Donostia apuesta por el drenaje sostenible en la Plaza Arteleku para adaptarse al cambio climático

Arteleku plaza urbanizatzea, Txomin Enea ibai-parkearen ondoan, erreferente bihurtu da hiria klima-aldaketara egokitzeko, Hiri Drainatze Sistema Jasanagarriak (HDSJ) ezartzeari esker, Naturan Oinarritutako Konponbide bat (NOK).

Artelekuko plaza da ibaiaren eta auzoaren arteko lotura-gune nagusia, eta ibai-parkearen hedadura izateko diseinatu zen. Plazaren diseinua klima egokitzeko irizpideak kontuan hartuta egin da, hainbat NOK barne, bereziki HDSJak eta ideia-lehiaketa batean herritarrek lehenetsitako erabilerak.

Plazaren diseinua klima egokitzeko irizpideak kontuan hartuta egin da, hainbat NOK barne, bereziki HDSJak eta ideia-lehiaketa batean herritarrek lehenetsitako erabilerak.


Ondorioz, plazak hiru HDSJ mota ditu eta ur-mikroklima bat sortu du. Ur jolaseko gune bat nabarmentzen da, zoladuran iturriak dituena, udako hilabeteetan funtzio ludikoa eta freskagarria betetzen dituenak. Drainatzeari dagokionez, lau infiltrazio putzu (6 metroko sakonera eta 41,25 m³ -ko biltegiratze-bolumena dutenak), putzu horiei lotutako hamar iragazketa gune eta euri berdegune zabalak jarri dira, material iragazkorrekin eta askotariko landarediarekin. Guztira, eremu berde horiek 1.660 m² baino gehiago dituzte, eta 332 m³ ur biltegiratzeko aukera ematen dute.

Proiektua 2022tik 2023ra bitartean garatu zen 1,2 milioi euroko inbertsioarekin, eta Urumearen erriberan historikoki uholdeek kaltetutako eremu bat leheneratzeko prozesu integralaren parte da. Proiektua gauzatzeko, funtsezko lau baldintzatzaile hartu ziren kontuan: lurraren geoteknia, auzokoen ekarpenak, lehendik zegoen urbanizazioak baldintzatutako kokapena eta mantentze-beharrak, gainbegiratze indartua eta sistema erredundanteak eskatu zituztenak.

Horrela, jarduera honek hainbat klima-mehatxuri erantzun die, hala nola ibai eta euri-uholdeei, tenperaturen igoerari, ur-eskasiari, lehorteei eta itsas mailaren igoerari. Onura nagusien artean uraren ziklo naturala hobetzea, akuiferoak infiltratuz eta kargatuz, uholde-arriskua murriztea, jariatze-uren arazketa naturala eta bero-uhartearen efektua arintzea, eta, aldi berean, hiri-biodibertsitatea sustatzea daude.


Proiektu integralaren informazio zehatza eta fitxa Euskadin klima-aldaketara egokitzeko Naturan Oinarritutako Konponbideen Bisore Interaktiboan topa daiteke. Gainera, publikazio honetan Euskadin klima aldaketara egokitzeko NOKetan oinarritutako esku-hartzeen katalogoa biltzen da.