Skip to main content

  Back

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomia zirkularraren arloko laguntzen deialdia ireki du

La Diputación Foral de Gipuzkoa abre la convocatoria de ayudas en materia de economía circular
Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikorako Zuzendaritza Nagusiak, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren barruan, prebentzioaren, gaikako bilketaren, berrerabiltzeko prestaketaren eta birziklatzearen arloko laguntzen foru-programarako eskabideak aurkezteko epea ireki du, ekonomia zirkularraren arloko jardueretarako dirulaguntzen parte.

Dirulaguntza horiek, norgehiagoka bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubideko langile diren pertsona fisikoei zuzenduta daude. Diruz lagun daitezkeen jarduerek toki-izaera nabarmena dute, eta dirulaguntzen erakunde onuradunak toki-erakundeak izango dira.

2025eko deialdiko aurrekontua 1.130.000 €-koa da, eta hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko jarduerak hartzen ditu barne, bioekonomiako proiektuak eta sentsibilizazio-kanpaina jakin batzuk barne, hondakinen hierarkiari jarraituz. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 75, gehienez ere 35.000 € jarduketako, 50.000 € lehentasunezko proiektuen kasuan.

Aurten, amiantoari buruzko bi ildo sartu dira lehentasunezko proiektuen artean.

Berrikuntza gisa, aurten indartu egin da Gipuzkoako hondakinen mankomunitateek aurkeztu eta gauzatutako lehentasunezko proiektuei eskainitako ildo hori. Gainera, aukera ematen zaie udalei horrelako proiektuak aurkezteko, aukera ematen zaie udalei horrelako proiektuak ere aurkez ditzaten, baldin eta mankomunaturik ez dauden hondakinak edo ekintzak badira. Lehentasunezko proiektu horien barruan bi ildo berri sartzen dira: etxeko amiantoaren bilketa eta amiantoaren erroldak egiteko azterketak (atarikoak).

ehentasunezko proiektuek 50.000 €-ra arteko finantzaketa lortu ahal izango dute.

Hala, honako hauek lehentasunezko jardueratzat hartuko dira: etxeko amianto jasotzeko jarduerak, amianto erroldak egiteko jarduerak, beti ere Eusko Jaurlaritza eta Udalsarearen metodologiari jarraituz aurretiako eta oinarrizko etapetan, gaikako bilketa bultzatzeko sentsibilizazio- edo komunikazio-kanpainak egiteko proiektuak, sorkuntzaren araberako ordainketa-sistemen proiektuak edo hobekuntza-proiektuak (digitalizazioa eta sensorika barne), berrerabilpen-proiektuak eta hondakin handien edo TEEH hondakinen atez ateko bilketa bultzatuko duten proiektuak. Ildo horren barruan, lehentasunezko eskaeretarako esleitutako kredituak 700.000 € banatuko dira, sarrera-ordena zorrotzean.

Gainerako dirulaguntzak ematea zehazteko, aurkeztutako eskaerak alderatuko dira, guztien artean hurrenkera bat ezartzeko, zenbait balioespen irizpidei jarraikiz. Gainerako ekintzen artean, lehentasuna dute hondakinak prebenitzeko ekintzek, elikagaiak alferrik galtzea saihesten dutenek, ehungintzaren sektorean ekonomia zirkularra sustatzen dutenek eta biohondakinei buruzkoek. Erakunde bakoitzak gehienez bi eskabide egin ahal izango ditu, baina lehentasunezko proiektuak garatzeko eskabideak aurkezteko aukera duten erakundeen kasuan, gehienez ere bi eskabide aurkeztu ahal izango dituzte lehentasunezko proiektuei dagokienez, eta bi, gehienez, lehentasunezkoak ez diren proiektuei dagokienez.

Oinarriek ezartzen dutenez, diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du 2025ko urtarrilaren 1ean, eta jarduera gauzatzeko eta justifikatzeko epea urteko urriaren 31n amaiatuko da. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Epea martxoaren 20an amaituko da.