Skip to main content

  Back

Zabalik dago udalentzat Let´s Clean Up Euskadi 2024! kanpainan izena emateko epea

Abierto el plazo de inscripción a la campaña Let´s Clean Up Euskadi 2024! para ayuntamientos
Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, herritarren artean hondakinen bilketak antolatu nahi dituzten udalek Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak koordinatzen duen Let's Clean Up Euskadiko lurzorua 2024! kanpainarekin bat eginez egin dezakete.

Euskadin ekainaren 1etik 15era bitartean egingo den 2024ko kanpainaren helburua herritarrak eta parte hartzen duten erakundeak lurzoru osasungarria eta hondakinik gabea izatearen garrantziaz sentsibilizatzea da, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu askoren iturri baita.

Let's Clean Up Euskadiko lurzorua 2024! Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) sustatutako Let's Clean Up Europe! ekimenetik sortu da, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin, haien ingurunean garbiketa-ekintzak eginez.



Europa osoko ekintza komuna da, naturara kontrolik gabe botatzen diren hondakin kopuruaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko, basoetan, hondartzetan, ibai-ertzetan eta abarretan legez kanpo isuritako hondakin horiek bilduz.

Udalsarea 2030ek jasangarritasunaren balioetan sakontzea proposatzen du ekintza horren bidez. Horretarako, Ihobek beren ingurua garbitzeko beharrezko materiala jarriko du erakunde parte-hartzaileen eskura. Kit horiek erabiltzeko prestakuntza- eta dibulgazio-materialak, ekintzak antolatzeko gidak, eskularruak eta poltsak dituzte.

Era berean, Udalsarea 2030 udalekin harremanetan jarri da, eskolek, enpresek eta ekimenarekin bat egin nahi duten erakundeek garbiketa-ekintzak egin ditzaketen puntuak identifika ditzaten.