Bilbok bat egin du Mugikortasunaren Aste Europarrarekin
Mugikortasun jasangarriaz jabetzen den bitartean, herritarrek MAEz gozatzeko aurkitu dezaketen eskaintzaren artean, argazki-lehiaketa batetik itsasontzi elektrikoko doako ibilaldiak daude. Publiko guztientzako jarduerak daude, haur eta helduentzat.
MAE Bilbao bizikleta ginkana batekin hasi zen 16an, Kontxako eskolako ikasleekin, gertuko espaloi baketuan.
16tik 18ra bitartean, LASAI itsasontzi elektrikoak paseoak eskaini zituen itsasadarrean zehar, sarrera guztiak agortuz. Gainera, hitzaldiak eta mahai-inguruak eskaini dira, hala nola EGEri buruzko bat edo hirugarren adinekoentzako oinezkoen eta auto-gidarien segurtasunari buruzko beste bat.
Egitarauak indarra hartuko du asteburu honetan. Gaur, irailak 19, 55 urtetik gorakoentzako 12 orduko lasterketa egiten ari da; bihar, ‘Ponle Freno’ ezaguna Areatzatik igaroko da. Areatzako kaian, gainera, hainbat jarduera izango dira asteburuan: auto elektikoen eta horiek eskuratzeko laguntzen erakusketa, puzgarriak eta jolas eta marrazketa gunea haurrentzako, rock kontzertuak, Bilbobus eta Bizkaibusen bilakaera iraunkorrari buruzko erakusketa...
Aurtengo programazioa astelehenean, hilak 22, amaituko da, Juan Bas idazle bilbotarrari Ibiltari Saria emanez.