Meatzaldeko udalerriek klima-egokitzapena eta LIFE 2026 eskualde-proiektu batean parte hartzeko aukerak landu dituzte
Udalsarea 2030ek, Ihoberekin lankidetzan, ekainaren 10ean eskualdeko topaketa egin zuen Meatzaldeko udalerriekin Trapagarango udalean. Saioaren helburua sarearen lan-ildo nagusiak udalerriekin partekatzea, tokiko administrazioen beharrak eta lehentasunak jasotzea, eta Meatzaldeak LIFE 2026 proiektuaren esparruan izan ditzakeen aukerak aztertzea izan zen. Testuinguru horretan, sarearen foku berria klima eta energiaren arloan kokatzen da, eta LIFE Octopus proiektuaren baitan Udalsarea 2030en zerbitzu eta lan-ildo berriak definitzen ari direnez, horiek udalerriei ezagutzera ematea ere bileraren asmoetako bat izan zen.
Izaskun de Allendek, Udalsarea 2030eko idazkaritza teknikoko kideak, Alkateen Itunera atxikita egotea eta klima eta energiaren arloan aurrez planifikatutako jarduketak izatea LIFE deialdietan balioan jartzen diren elementuak direla azpimarratu du.
Eskualde-ikuspegia ere eman nahi izan zaio bilerari, Meatzaldean ez baitago eskualdeko udalerriak berariaz biltzen dituen erakunde juridiko bateraturik. Zentzu horretan, Udalsarea 2030en aterkipean lantalde bat sortzeko aukera planteatu da, indarrak batu eta NOKak eta birnaturalizazio-proiektuak modu koordinatuan lantzeko.
Begoña Gallok, Trapagarango Udaleko arkitektoak, adierazi du Trapagaran prest dagoela topaketa horiek gidatzeko, eta gainerako udalerriei gonbita luzatu die udalarekin harremanetan jartzeko, “esperientziak partekatzeko eta proiektu komunak identifikatzeko”.
Trapagarango udalean egin den topaketan, proiektu eta aukera berrien inguruan gehiago jakiteaz gain, udalerriek izan dute euren iritzia eman eta udalerrietan egiten ari diren eta egin nahiko luketen proiektuez hitz egiteko aukera.
Itunaren garrantzia azpimarratu da, bai klima-ekintzaren plangintzan aurrera egiteko, bai etorkizuneko finantzaketa-aukeretan parte hartu ahal izateko.
Bilera amaieran amiantoaren udal erroldak, hondakinen udal tasak eta ordenantza teknikoak izan dira hizpide. Udalerriek hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloan dituzten aurrerapenak eta zailtasunak partekatu dituzte, eta Udalsarea 2030ek eskura dauden laguntza-bideak, gidak eta tresnak gogorarazi dizkie.
Eguneko zerrendan ziren gaien artetik klima-egokitzapenak eta Naturan Oinarritutako Konponbideek (NOKek) arreta berezia jaso zuten.
Eguneko zerrendan ziren gaien artetik klima-egokitzapenak eta Naturan Oinarritutako Konponbideek (NOKek) arreta berezia jaso zuten. Besteak beste, Udalsarea 2030ko ordezkariek azpimarratu bezala, Euskadik LIFE 2026 deialdira proiektu bat aurkezteko asmoa duelako, klima-ekintzaren arloan eta, bereziki, hiri-, landa- eta kostalde-eremuetako erresilientzia hobetzeko. Meatzaldearen kasuan, proposatutako lan-ildoa paisaiaren desartifizializazioa eta bernaturalizazioa da, eskualdeak urte luzez meatzaritzaren eragina jasan duelako eta horrek eremu urbanoetan zein periurbanoetan arrasto nabarmena utzi dituelako.Izaskun de Allendek, Udalsarea 2030eko idazkaritza teknikoko kideak, Alkateen Itunera atxikita egotea eta klima eta energiaren arloan aurrez planifikatutako jarduketak izatea LIFE deialdietan balioan jartzen diren elementuak direla azpimarratu du.
Eskualde-ikuspegia ere eman nahi izan zaio bilerari, Meatzaldean ez baitago eskualdeko udalerriak berariaz biltzen dituen erakunde juridiko bateraturik. Zentzu horretan, Udalsarea 2030en aterkipean lantalde bat sortzeko aukera planteatu da, indarrak batu eta NOKak eta birnaturalizazio-proiektuak modu koordinatuan lantzeko.
Begoña Gallok, Trapagarango Udaleko arkitektoak, adierazi du Trapagaran prest dagoela topaketa horiek gidatzeko, eta gainerako udalerriei gonbita luzatu die udalarekin harremanetan jartzeko, “esperientziak partekatzeko eta proiektu komunak identifikatzeko”.
Trapagarango udalean egin den topaketan, proiektu eta aukera berrien inguruan gehiago jakiteaz gain, udalerriek izan dute euren iritzia eman eta udalerrietan egiten ari diren eta egin nahiko luketen proiektuez hitz egiteko aukera.
Klima eta energiaren arloan, Udalsarea 2030ek Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen dituen betebeharrak eta udalerrien eskura dauden baliabideak aurkeztu ditu.
Klima eta energiaren arloan, Udalsarea 2030ek Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen dituen betebeharrak eta udalerrien eskura dauden baliabideak aurkeztu ditu, besteak beste, Meatzaldeako udalerri gehienei eragiten dietelako, ia guztiak baitira 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Halaber, AlkateenItunaren garrantzia azpimarratu da, bai klima-ekintzaren plangintzan aurrera egiteko, bai etorkizuneko finantzaketa-aukeretan parte hartu ahal izateko.