Udalsarea 2030, Rotterdameko European Resilience Forumean nabarmendua
Iñigo Urrutikoetxea Alvarez Ihobeko ekintza klimatikoko teknikariak European Urban Resilience Forumean parte hartu zuen joan den ekainaren 26an, Rotterdamen (Herbehereak). Bertan, Euskadik klima-aldaketara egokitzeko maila anitzeko gobernantzan duen esperientzia aurkeztu zuen.
Aipatutako adibideen artean, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea nabarmendu zuen, udalerriekiko lankidetza artikulatzen duen eta, besteak beste, klima-aldaketaren, hondakinen, ekonomia zirkularraren edo erosketa publiko berdearen arloko tresna eta metodologia nagusiak haien artean zabaltzen dituen tresna gisa.
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua bezalako ekimenak ere nabarmendu zituen, erakundeen, ezagutza-eragileen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritutako egokitzapen-eredu kolaboratiboen aplikazioan izandako arrakastaren adibide gisa. Gainera, klima-aldaketaren arloan herritarrak ahalduntzeko LIFE proiektuaren esparruan garatu berri diren planak aipatu zituen, herritarrek eskualde- eta udal-mailan ezarritako helburuak betetzen laguntzea ahalbidetzen dutenak.
Aipatutako adibideen artean, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea nabarmendu zuen, udalerriekiko lankidetza artikulatzen duen eta, besteak beste, klima-aldaketaren, hondakinen, ekonomia zirkularraren edo erosketa publiko berdearen arloko tresna eta metodologia nagusiak haien artean zabaltzen dituen tresna gisa.
Foroa ICLEIk eta Europako Ingurumen Agentziak (EEA) antolatu zuten, eta tokiko, eskualdeko eta nazioko gobernuetako ordezkariak bildu ziren, bai eta nazioarteko profesional eta erakundeak ere, hiri-erresilientziaren arloko jardunbide egokiak trukatzeko.
Urrutikoetxearen esku-hartzea "Climate adaptation from Buildings to Regions: governance and solutions across scales and sectors" panelaren parte izan zen, ekintza klimatikoa hainbat eskala administratibo eta sektorialetatik koordinatzeko erronka eta aukeretan oinarrituta. Udalsarea 2030ez gain, bertaratutakoekin Euskadik ekintza klimatikoa bultzatzeko dituen gobernantza-tresna eta –mekanismo gehiago partekatu zituen, hala nola Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Euskal Bulegoa, Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Batzorde Zientifikoa edo Herritarren Batzarra, guztiak ere onartu berri den Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren otsailaren 8ko 1/2024 Legean jasotakoak.LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua bezalako ekimenak ere nabarmendu zituen, erakundeen, ezagutza-eragileen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritutako egokitzapen-eredu kolaboratiboen aplikazioan izandako arrakastaren adibide gisa. Gainera, klima-aldaketaren arloan herritarrak ahalduntzeko LIFE proiektuaren esparruan garatu berri diren planak aipatu zituen, herritarrek eskualde- eta udal-mailan ezarritako helburuak betetzen laguntzea ahalbidetzen dutenak.