Udalerri zirkularrek saio paralelo bat ardaztuko dute Basque Circular Summit 2025-en
Europa hegoaldean ekonomia zirkularrari buruz egiten den kongresu handienak, Basque Circular Summit 2025ek (BCS2025), ia edukiera osoa du. Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du, eta apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Euskalduna Bilbaon.
Saioak Europako ekimenak aztertuko ditu, bai eta toki-mailan ezartzen ari diren ekintzak eta horiek euskal udalerrietan aplikatzeko aukera ere. ‘Circular Cities and Regions Initiative’ delakoaren testuinguruari eta etorkizuneko perspektibei buruzko hitzaldi batekin hasiko da, eta Circular Economy in Cities and Regions programaren sustatzailea den Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OECD) ordezkariek aurkeztuko dute. Ondoren, hiru ikerketa-kasu hurbilduko dira: lehenengoa, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) eskutik, The Circular City Centre – C3 delakoari buruz; bigarrena, ICLEIren eskutik, udalerrietako ekonomia zirkularrerako tresnei buruz; eta, azkenik, Gasteizko Udalak bere ekonomia zirkularraren ibilbide-orria aurkeztuko du.
Kongresua hiru gune nagusitan egituratzen da (FORUM, EXPO eta VILLAGE), bertaratuei ekonomia zirkularraren arlo guztietan esperientzia osatu eta murgiltzaile bat eskaintzeko.
Basque Circular FORUM ekonomia zirkularreko adituen eta erreferenteen topagune gisa aurkezten da, iraunkortasuna jarduera publikoan zein pribatuan integratzeko joera nagusiak azaldu eta eztabaidatzeko. Gune horretan eskainiko da udalerri zirkularrei buruzko saioa.
Kongresuaren hiru egunetan zehar, gai gehiago jorratuko dira, hala nola, Europako Itun Industrial Garbia eta horri lotutako legeria berria, lehengai kritikoak, produktuaren pasaporte digitala, finantza jasangarriak, greenwashing-a, kontsumitzaileen papera, ekodiseinuko erregelamendua edo erakunde baten zirkulartasunaren kalkulua.
Lau hizlari horiek ekonomia zirkularraren etorkizunari zuzenean eragiten dioten funtsezko gaiak jorratuko dituzte, hainbat ikuspegitatik. Brenda Chavez kazetaria eta ikertzailea da, jasangarritasunean, kontsumoan eta kulturan espezializatuta, kontsumo kontzienteko hainbat libururen egilea, eta The Guardianen, El Paisen edo Carne Cruda programan kolaboratzen du. Janez Potocnik Baliabideen Nazioarteko Paneleko presidentekidea da. Beste funtzio batzuen artean, SYSTEMIQeko bazkidea eta pentsamenduan liderrak diren erakundeetako aholkularia da, hala nola Europako Baso Institutukoa. Lehenago, Europako Ingurumen komisarioa izan zen. Helena Viñes ekonomialaria da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria, EBko Finantza Iraunkorren Plataformako presidentea eta NBEko eta Europako Inbertsio Bankuko aditu taldeetako kidea. Monica Chao enpresa jasangarritasunean espezialista da, WASen (Women, Action and Sustainability) sortzailea, NH Hotel Groupen, IKEAn eta MAPFREn esperientzia exekutiboa du, eta hainbat negozio eskolatako irakaslea, esaterako, ESADEkoa e IEkoa.
Kongresu honetan, hitzaldi zikloaz eta mahai inguruez gain, EXPO ere izango da. Merkatuan ezarritako ehundik gora konponbide zirkular (produktu eta zerbitzu) dituen erakusketa gunea da, eta horko konponbideek “Basque Circular BEST” Saria eskuratu ahal izango dute lau kategoria hauetako batean: produktua, zerbitzua, negozio eredua eta konponbide zirkularrena duen start-upa. Gainera, networkingerako VILLAGE gune bat izango du. Gune hori erakunde publikoek, enpresa-elkarteek, hezkuntza-sektoreak eta erakunde sozialek osatuko dute, ekonomia zirkularrean dauden gaitasunak ezagutu eta partekatzeko eta laguntza-sareak ezartzeko.
Izena emateko epea zabalik dago, eta kongresuaren saio guztietarako sarrera doakoa da, baina edukiera mugatuarekin. Izena kongresu osorako eman daiteke edo egun jakinetarako, eta www.basquecircularsummit.eus web orrian egin beharko da.
Bigarren egun horretan, apirilaren 3an, ekonomia zirkularra udal mailan lurreratuko da saio paraleloetako batean.
Ekonomia linealetik ekonomia zirkularrerako aldaketak ingurumeneko eraginak eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten laguntzen du. Paradigma aldaketa hori lortzeko udalerriek duten zeregina funtsezkoa da, batetik, herritarrengandik hurbil daudelako, eta hori oso garrantzitsua da ekonomia zirkularraren garrantziaz kontzientziatzeko eta ohitura jasangarriak ezartzeko, eta, bestetik, hondakinetan, energian, mugikortasunean, hirigintzan eta beste hainbat gaietan dituzten eskumenengatik.Saioak Europako ekimenak aztertuko ditu, bai eta toki-mailan ezartzen ari diren ekintzak eta horiek euskal udalerrietan aplikatzeko aukera ere. ‘Circular Cities and Regions Initiative’ delakoaren testuinguruari eta etorkizuneko perspektibei buruzko hitzaldi batekin hasiko da, eta Circular Economy in Cities and Regions programaren sustatzailea den Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OECD) ordezkariek aurkeztuko dute. Ondoren, hiru ikerketa-kasu hurbilduko dira: lehenengoa, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) eskutik, The Circular City Centre – C3 delakoari buruz; bigarrena, ICLEIren eskutik, udalerrietako ekonomia zirkularrerako tresnei buruz; eta, azkenik, Gasteizko Udalak bere ekonomia zirkularraren ibilbide-orria aurkeztuko du.
Kongresu bat baino gehiago
Kongresua hiru gune nagusitan egituratzen da (FORUM, EXPO eta VILLAGE), bertaratuei ekonomia zirkularraren arlo guztietan esperientzia osatu eta murgiltzaile bat eskaintzeko.
Basque Circular FORUM ekonomia zirkularreko adituen eta erreferenteen topagune gisa aurkezten da, iraunkortasuna jarduera publikoan zein pribatuan integratzeko joera nagusiak azaldu eta eztabaidatzeko. Gune horretan eskainiko da udalerri zirkularrei buruzko saioa.
Kongresuaren hiru egunetan zehar, gai gehiago jorratuko dira, hala nola, Europako Itun Industrial Garbia eta horri lotutako legeria berria, lehengai kritikoak, produktuaren pasaporte digitala, finantza jasangarriak, greenwashing-a, kontsumitzaileen papera, ekodiseinuko erregelamendua edo erakunde baten zirkulartasunaren kalkulua.
Eredu zirkular baterako trantsizioak Europan dituen ondorioak aztertzeko bilduko diren industria eta ingurumen arloko ehunka profesional eta espezialistaren artean lehen mailako hizlariak egongo dira parte hartzen, hala nola Brenda Chavez, Janez Potocnik, Helena Viñes eta Monica Chao.