Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, % 35eko zerga-kenkari arinak ekipo eraginkorretan inbertitzeko
Eusko Jaurlaritzaren eta haren erakunde publikoen (Ihobe, EVE eta Spri) eta foru-aldundien arteko lankidetza estuari esker, Teknologia Garbien Euskal Zerrendak funtsezko ekarpena egin du Euskadiko energia- eta ingurumen-plangintzaren helburuak betetzeko.
Europan bakarra den tresna honek, Holandako gobernuaren MIA EIA VAMIL eskemaren hobekuntzak, 64 teknologia integratzen ditu gaur egun. Erabat berritzeko eta zabaltzeko prozesuan dago, enpresa-sektoreko ekipoak modernizatzeko beharretara are gehiago egokitzeko, betiere deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra, zero kutsadura edo klima-egokitzapena nabarmen hobetzen badute.
2025eko erreforma fiskalak energia- eta ingurumen-trantsizioaren aldeko apustua indartu zuen, jarraibide argiagoak ezarriz eta Zerrendan jasotako teknologia eskuratzen duten enpresa eta erakundeentzako sozietateen gaineko zergaren kuotaren gaineko kenkari fiskala % 35era handituz.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Ekonomisten Elkargoak bultzatutako jardunaldi honetan, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren helburuak, irismena eta eragiketa sinplifikatua azalduko dira, kenkari fiskala modu sinplifikatuan eskuratzeko, bai eta gaur egun martxan dagoen berritzeko eta zabaltzeko prozesua ere.
Jardunaldi teknikoa euskal enpresetako finantza-zuzendariei, finantza-erakundeetako arduradunei, aholkularitza fiskalei, gestoriei eta, oro har, ekonomilariei zuzenduta dago.