Web mintegia: Ohiko akatsak ingurumen-irizpideak dituzten lizitazio publikoetarako eskaintzak aurkeztean. Nola saihestu
Helburua:
Gero eta lizitazio publiko gehiagotan hartzen dira kontuan ingurumen-irizpideak: kaudimen teknikoaren baldintzak, zehaztapen teknikoak eta/edo eskaintzarik onuragarrienak hautatzeko balorazio-irizpideak. Ingurumen-eskakizun horiek behar bezala betetzea frogatu ezean, lizitazioa baztertzea edo esleipenean puntuak galtzea gerta daiteke beste eskaintza batzuen aldean.
Arrisku horiek minimizatzeko, mintegia sektore publikoarekin lizitatzen duten enpresei eta erakundeei zuzentzen zaie, eta bi helburu ditu: alde batetik, lizitazioetarako eskaintzak aurkeztean ingurumen-irizpideei dagokienez egin ohi diren akatsak azaltzea, eta, bestetik, akats horiek saihesteko eta eskaintza arrakastatsuagoak aurkezteko ezarri beharreko ekintzak identifikatzea.
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
29 Sep 2020
01:15 pm
-
12:40 pm