140 euskal udalerrik Klima eta Energia Planen aldeko apustua egin dute, eta berrogeita hamarretik gora Alkateen Itunari atxiki zaizkio
140 udalerrik Klima eta Energia Planak dituzte edo lantzen ari dira: 69k onartuta dituzte, eta 71 prozesuan daude. Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikimenduak ere aurrera doaz: 51 udalerri atxiki dira dagoeneko, eta beste zortzi atxikitzeko prozesuan daude.
Zehazki, 140 udalerrik Klima eta Energia Planak dituzte edo lantzen ari dira: 69k onartuta dituzte, eta 71 prozesuan daude. Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikimenduak ere aurrera doaz: 51 udalerri atxiki dira dagoeneko, eta beste zortzi atxikitzeko prozesuan daude. Europako ekimen horri buruzko informazio-web-mintegi bat egin zen otsailean, eta 50 udalek parte hartu zuten. Aurten, Europako Batzordearen Bulegoarekin lanean ari dira euskal udalerriek dituzten tresnak homologatzeko.Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa izango dira sarearen lanaren ardatz nagusiak datozen urteetan.
Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa izango dira sarearen lanaren ardatz nagusiak datozen urteetan. Ildo horretan, Udalsarea 2030ek aurrerapauso handiak eman ditu dagoeneko. Horren erakusgarri da LIFE 2026 deialdira Life NaturSarea izeneko proposamena aurkezteko egindako lana. Sareko eskualdeko bost erakundek osatzen duten partzuergoak lurralde osoan Naturan Oinarritutako 14 Konponbide (NOK) ezartzea du helburu. Bestalde, Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Life Octopus proiektuan parte hartzen dute. Proiektu horrek trantsizio energetikoa eta klimatikoa sustatzen ditu, tokiko eta eskualdeko agintariak eta energia- eta ingurumen-agentziak gaituz, Antolakuntza-sare Erraztaileak (EON, ingelesezko siglengatik) sortzeko. Parte hartzen duten zazpi eskualdeen artean, Udalsarea 2030 erreferentziazko Antolakuntza-sare Erraztailea da, arlo horretan duen ibilbideagatik.Sareak eta haren lan-esparruek tokiko ekimenen berri emateko ere balio dute, udalerriak eta eskualdeak klima-arloan egiten ari diren lana ezagutarazteko. Lehen seihilekoan, hainbat ekimen partekatu dira, besteak beste, Trapagarango Naturalizazio Plana, Orioko Egokitzapen Plana eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Naturan Oinarritutako Konponbideak ezartzeko ekimena.
Klima-aldaketaz gain, hondakinen arloko gai teknikoei ere heldu zaie. Apirilean, amiantoaren udal-erroldak egiteko informazio-saio bat egin zen, eta berrogeita hamarretik gora toki-erakundek parte hartu zuten gai horri buruz ekainean eta uztailean egindako prestakuntza-ikastaroetan. Gaur egun, 85 udalerrik dute amiantoaren udal-errolda: 26k Araban, 35ek Bizkaian eta 24k Gipuzkoan.
Hondakinen arloko gai teknikoei ere heldu zaie.
Hondakinen arloan, udalerriei laguntza teknikoa ematen jarraitu da, sorreraren araberako ordainketa sustatzen duten udal-hondakinen tasak onartzeko. Uztailean egindako saio praktikoan, 69 erakunderen ordezkari ziren 25 lagunek parte hartu zuten.Horrez gain, udal-hondakinei buruzko ordenantza teknikoaren eredua eguneratzeko lanean ari dira. Horretarako, sareko hiru eskualderekin eta bi udalerrirekin proba pilotu bat egin da, eta urteko lehen seihilekoan hainbat lan-saio antolatu dira.
Sare bizia eta aktiboa
Txostenak sarearen jardueraren jarraipena ere egin du. Orain arte bi batzorde tekniko bildu dira: lehenengoa martxoan egin zen Bilbon, EUDELen egoitzan, eta bigarrena ekainean, Gasteizen. Hurrengoa azaroaren 4an egingo da Donostian.
Eskualdeko topaketak ere egiten jarraitu da. Horien bidez, Udalsarea 2030ek bere lana euskal eskualdeetara hurbiltzen du, eta udalerrien erronkak eta aurrerapenak partekatzen ditu.
Eskualdeko topaketak ere egiten jarraitu da. Horien bidez, Udalsarea 2030ek bere lana euskal eskualdeetara hurbiltzen du, eta udalerrien erronkak eta aurrerapenak partekatzen ditu. Urteko lehen seihilekoan, Tolosaldean, Enkarterrin, Goierrin eta Meatzaldean egin dira bilerak. Guztira, 24 udalerritako 41 lagunek eta eskualdeko hiru erakundek parte hartu dute. Horrez gain, eskualdeen arteko topaketa bat egin da, eta eskualdeko hamar erakunderen ordezkari ziren 12 lagun bildu dira.Osasuna ere landu da Udalsarea 2030en 2026ko jardunean. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, eskola-ingurune jasangarri eta osasungarriei buruzko gida bat landu da; LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan sortutako hiriZAIN tresna aurkeztu da; eta Emisio Gutxiko Eremuen (EGE) lantaldearen ikaskuntzak biltzen dituen dokumentua argitaratu da.
Hainbat baliabide eta gida argitaratu dira tokiko erakundeei beren klima- eta energia-trantsizioetan euskarria ematen jarraitzeko.
Dokumentu horrez gain, hainbat gida eta baliabide argitaratu dira aurten, besteak beste, ‘Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunerako konpromiso-eredua', ‘Euskadiko tokiko Klima eta Energia Planak egiteko gida’ eguneratua eta ‘Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea’ koadernoa. Ekimen horien guztien helburua da toki-erakundeei egitura eta laguntza egokiak eskaintzen jarraitzea, trantsizio energetikoan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egin dezaten.