Skip to main content

  Back

Gipuzkoako toki entitateek laguntzak eska ditzakete Klima eta Energia Planak garatzeko

Las entidades locales de Gipuzkoa pueden solicitar ayudas para el desarrollo de Planes de Clima y Energía
Joan den otsailaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak dirulaguntzak eman zituen trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren arloko plangintza, aurrezpen eta efizientzia energetikoa, eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko toki mailan. Diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean dago Klima eta Energia Planak sortzea.

Laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta udal erakunde autonomoei, toki-entitate txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei zuzenduta daude, eta 390.000 euroko zuzkidura dute. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 18an amaituko da.

Deialdiaren helburua trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea da, azterketak, planak eta proiektuen bidez.

Hala, diruz lagundu daitezkeen jarduerak bi ataletakoak dira: trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko planak eta azterketak (horien artean daude udal mailako klima- eta energia-planak, baina ez udalaz gaindikoak) eta proiektuak eta inbertsioak egitea energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea eta zaharberritzea

Erakunde bakoitzak gehienez bi eskabide egin ahal izango ditu, bat atal bakoitzeko. Laguntzaren xede den jarduera 2026ko urtarrilaren 1ean hasi gabe egon beharko da, eta hura gauzatzeko eta justifikatzeko epea urte bereko urriaren 31n amaituko da. Jaso ahal izango den zenbatekoari dagokionez, ezin izango da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 baino handiagoa izan planen eta ikasketen kasuan, ezta % 50 baino handiagoa ere energia berriztagarrien instalazioetako proiektu eta inbertsioen kasuan, ezta 15.000 euro baino handiagoa ere planen eta azterlanen kasuan eta 35.000 euro baino handiagoa proiektu eta inbertsioen kasuan.