Gipuzkoako toki entitateek laguntzak eska ditzakete Klima eta Energia Planak garatzeko
Laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta udal erakunde autonomoei, toki-entitate txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei zuzenduta daude, eta 390.000 euroko zuzkidura dute. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 18an amaituko da.
Deialdiaren helburua trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea da, azterketak, planak eta proiektuen bidez.
Hala, diruz lagundu daitezkeen jarduerak bi ataletakoak dira: trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko planak eta azterketak (horien artean daude udal mailako klima- eta energia-planak, baina ez udalaz gaindikoak) eta proiektuak eta inbertsioak egitea energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea eta zaharberritzea
Erakunde bakoitzak gehienez bi eskabide egin ahal izango ditu, bat atal bakoitzeko. Laguntzaren xede den jarduera 2026ko urtarrilaren 1ean hasi gabe egon beharko da, eta hura gauzatzeko eta justifikatzeko epea urte bereko urriaren 31n amaituko da. Jaso ahal izango den zenbatekoari dagokionez, ezin izango da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 baino handiagoa izan planen eta ikasketen kasuan, ezta % 50 baino handiagoa ere energia berriztagarrien instalazioetako proiektu eta inbertsioen kasuan, ezta 15.000 euro baino handiagoa ere planen eta azterlanen kasuan eta 35.000 euro baino handiagoa proiektu eta inbertsioen kasuan.
