Glasgow-eko COPerako bidea: klima-gobernantzarako eredu berriak bultzatuz (Zoom bidezko streaming-ean emango da)
Euskadik konpromiso sendoa du energia-trantsizioarekin eta klima-aldaketarekin. Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearekin lan egiten du, klima-aldaketa tokiko planoan txertatzeko hainbat dinamika eta tresnaren bidez: BEGen isuriak kalkulatzeko tresnak, udalerrien kalteberatasunaren eta klima-arriskuaren analisia, klima-aldaketa tokiko politiketan integratzeko gida metodologikoak, klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko lantaldeak... Gaur egun, EAEko 23 udalerri atxiki zaizkio Alkatetzen Klima eta Energiaren aldeko Itunari, eta datozen urteetan kopuru hori handitzea espero da.