Skip to main content

2020ko Euskadiko Ingurumen Profila. Lurzoru Kutsatuak

Euskadi 2020 Ingurumen Profila Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kalitatearen egoeraren bilakaerari buruzko informazio argia eta zehatza ematea helburu duen tresna da, adierazle esanguratsuen bidez. Dokumentuak Euskadiko lurzoruaren egoerari buruzko informazioa aurkezten du, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurune natural horretan duela gutxi izandako historian eragina izan duten inguruabarrak kontuan hartuta.

Euskadiko 2020ko Ingurumenaren Egoera eta Aurreikuspenak

Euskadiko 2020ko ingurumenaren egoera eta aurreikuspenak izeneko txostenak bi helburu ditu. Alde batetik, Euskadiko ingurumenaren egoerari buruzko egungo egoera azaltzea, eta, bestetik, aztertutako ingurumen bektore bakoitzak 2030erako dituen aurreikuspenak analizatzea. Horrenbestez, funtsezko tresna bat izatea da asmoa, berarekin, Ingurumenaren V. Esparru Programa sortzen hasteko unean ingurumenean egindako aurrerapausoak neurtzeko eta hurrengo urteetan lehentasuna izango duten jarduketa eremuak zehazteko.

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana

Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategiko hau egiten du, 2024rako helburu horiek zehaztuz: produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularraren erabilera-tasa % 10 handitzea; eta BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030

Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa Eusko Jaurlaritzak Euskadiren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerantz Aurrera egiteko duen konpromisoaren barruan sartzen da.

Programa bost urteko bi ekintza-planen bidez hedatzen da eta horiek epe ertain eta luzera egin beharreko ekintzak jasotzen dituzte, zehazki, Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren helburuak lortzeko.

2022ko Euskadiko Ingurumen Profila. Biodibertsitatea

Europar Batasuneko lurraldearen % 1 baino zertxobait gutxiagorekin, Euskadik Europaren intereseko habitaten % 35 inguru, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2 hartzen ditu. Galera mehatxu bat da, kudeaketa-maila guztietatik egin behar zaiona aurre, eta eremu guztietan eragiten du.

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako Estrategia gizartearentzat ingurune funtsezko eta ordezkaezin bat zaintzeko ezinbesteko premiatik sortu da, elementu isolatuen kudeaketa atomizatua alde batera uzten duen eredu baten bidez, paradigma berri batean sartzeko. Paradigma horren motorra, izan ere, kontzeptu berritzaileetan oinarritutako integrazioa izango da.

Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa

2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa (IEP 2030 aurrerantzean) Euskadiko ingurumen-politiken iparrorratza izango da hamarkadaren amaierara arte, eta 2030. urterako lurralde jasangarriago bat lortzeko bidea ezarriko du.
Subscribe to Ingurumen-plangintza