Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. 15 erakundek Erosketa eta Kontratazio Berdean aurrera pausoak emateko ibilbidea definitu dute

    15 erakundek Erosketa eta Kontratazio Berdean aurrera pausoak emateko ibilbidea definitu dute

    2023/05/25 Iturria:  | Udalsarea2030

    Udalsarea 2030ek sustatu duen Erosketa eta Kontratazio Berdea sustatzeko lan taldearen azken saioan, toki erakundeek aurkitzen dituzten zailtasunei aurre egiteko baliabideak eta tresnak partekatu ahal izan dira.
    • Gorde

    Udalsarea 2030en Kontratazio Publiko Berdeko Taldean parte hartzen duten hamabost erakundeek arlo horretan aurrera egiteko aukera emango dien ibilbide orria definitu dute. Ebaluaziorako eta jarraipenerako 11. Programaren testuinguruan burutu den hirugarren lan saioaren helburua tokiko erakundeek erosketa eta kontratazio berdea sustatzeko dituzten zailtasun nagusiak identifikatzea eta horiei aurre egiteko baliabide eta tresnak partekatzea izan da.


    Erosketa eta kontratazio berdea modu mailakatuan gauzatu beharreko prozesu gisa ulertu behar bada ere, garrantzitsua da tokiko erakundeek konpromisoak hartu eta bideari ekitea. Hori dela eta, lan taldearen emaitza gisa, erakunde bakoitzak definitu duen eta bere ibilbidea gauzatzeko baliagarria izan daitekeen laguntza dokumentua aurkeztu da azken saio horretan.


    Dokumentu horretan, Erosketa eta Kontratazio berdea sustatzeko ibilbide orrian proposatzen diren 6 pausoak garatzeko ekimenen inguruan, bakoitzaren azalpen laburra eta berau gauzatzeko baliabideen zerrenda jasotzen dira.

    Zerrenda horretan hainbat motatako baliabideak azaltzen dira: beste erakunde batzuek burutu dituzten tresnak eta ekimenak, eta jardunbide egokiak, besteak beste.


    Laburpen gisa, 5 dira erakundeen eskura dauden baliabide nagusiak:


    • Ihobeko webgunean eskuragarri dauden hainbat produktu- eta zerbitzu-kategorien erosketetan eta kontratazioetan aplika daitezkeen Ingurumen irizpideak.
    • Eusko Jaurlaritzak 2023an argitaratu duen Ingurumen klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea.
    • Ohiko akatsak kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzean.
    • “Ingurumen ziurtapenak Erosketa eta Kontratazio publikoan erabiltzeko gida” argitalpena.
    • Pleguetan ingurumen irizpideak txertatzeko aholkularitza zerbitzua.


    Laguntza dokumentu horrek dokumentu bizia izatea du helburu. Udalerriak pausoak ematen doazen heinean eguneratuko da, eta, horregatik, lan taldean parte hartu duten udalerriei berau osatzeko proposamenak identifikatzeko gonbitea luzatu zaie. Ekarpenak jasota, dokumentua Udalsarea 2030eko webgunean egongo da edozein udalerri eta erakunderen eskura.


    Bestalde, udalerriak gehien kezkatzen dituzten gaietan zentratuz, ingurumen irizpideak kontratazio prozesuen zein unetan eta prozeduraren zein puntutan txertatu daitezkeen ere landu da, egiten diren akats nagusietan arreta jarriz eta ingurumen irizpideen txertaketa egokiaren inguruko adibideak azalduz.


    Erlazionatutako edukia

    • Informazio gehiago

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Gorde

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Ihobek Ekonomia Zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko edizioa abiatu du jardunean dauden profesionalentzat

    2025/06/24

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa# 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

    Gorde

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa# 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

    Aurrera doa Europar Batasunaren Hirietarako Agenda egiteko kontsulta publikoa

    2025/06/10

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Basque Circular Summit 2025ek toki entitateen aurrerapen zirkularra jaso du

    2025/04/30

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Gorde

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak emisioak murrizteko eta energia aurrezteko itxaropenak gainditu ditu

    2025/04/17

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.