Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Bagara
    3. Zer da Udalsarea 2030?

    Zer da Udalsarea 2030?

    Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea da, tokiko jasangarritasuna sustatzea helburu duena eta Euskadiko administrazio publikoko mailen arteko koordinazioa sustatzen duena –Eusko Jaurlaritza, erakunde publikoak, foru-aldundiak eta eskualdeetako eta udaletako erakundeak–, eta horiek protagonismo berezia hartzen dute. Gainera, hura osatzen duten toki-erakundeen jasangarritasun-politikak eta -ekintza-planak dinamizatzeaz arduratzen da, betiere Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta.


    2002ko abenduaren 20an sortu zen, herritarren osasuna eta ongizatea/herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten garapen iraunkorreko politikak gauzatuz tokiko ekintza jasangarria dinamizatzeko lan egiteko konpromisoarekin. Nabarmentzekoa da EAEko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen duten Tokiko Jasangarritasuneko Ekintza Plan ugari daudela.


    Sareak tokiko gobernantza-eredu bat sustatzen du, tokiko politiken ebaluazioan eta jarraipenean eta kontuak ematean oinarritua, zeharkakotasuna eta herritarren parte-hartzea sustatuz.



    Udalsarea 2030ek euskal udalerriak eta eskualdeak mobilizatu nahi ditu Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda lortzeko, tokiko ekintza eraldatzailearen eta tokiko eta udalaz gaindiko politiken lerrokatze eta koherentziaren bidez.

    Sare aktiboaren ikuspegiarekin, erreferentea euskal udalerri eta erakundeentzat, beste eragile batzuekin koordinatutako zerbitzu aurreratu eta berritzaileengatik, eta Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dien ekarpenagatik, batez ere neutraltasun eta erresilientzia klimatikoaren bidean, lurzoruaren babesean eta ekonomia zirkularraren bultzadan. Gainera, ospea du Estatuan eta Europan, 20 urte baino gehiagoko ibilbideagatik.


    Udalsarea 2030 plan estrategikoek eta aldizkako kudeaketa-planek arautzen dute. Plan horiek modu parte-hartzailean egiten dira beti, eta sarearen jarduna eta funtzionamendu-eredua ezarritako erronkak lortzeko dagoen testuingurura egokitzea dute helburu, betiere tokiko jasangarritasun-politikei buruzko eskaeretan gertatzen den bilakaera kontuan hartuta.


    2026ko Plan Estrategikoa sortu da, sarearen 20. urteurrena, Euskadin 2030 Agendaren hedapen zabala, eta datozen urteetako tokiko politiken norabidea markatuko duten hainbat ingurumen-plan, -programa eta -araudi onartu ondoren.

    Udalsarea 2030ren 2026ko Plan Estrategikoa Deskargatu


    Tokiko jasangarritasunak markatu du urte hauetan Ihoberen agenda, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoa, udalerri jasangarrien euskal sarea. Mari Mar Alonsok eta Agate Goyarrolak sarearen jatorriaz eta Euskadiren garapen iraunkorrean izan duen paperaz hitz egin dute.


    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.