Ihobek, EEEk, Lanbidek, Novia Salcedok eta Udalsarea 2030ek abian jarritako ekimenak klima-aldaketan eta energia-trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte kontratatzea erraztu du. Gorde Administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalen programaren esparruan, Udalsarea 2030ek, Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo fundazioak klimaren aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko prestakuntza-programa berria jarri dute abian, gazteak trebatzeko eta euskal udalerriek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izateko. Lau erakundeen arteko lankidetzari esker, klima-aldaketan eta energia-trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte kontratatu dira urtebetez.Martxoaren 2an egindako lehen hasiera-saioaren ondoren, prestakuntzak bere ibilbidea eta ezarritako egutegia jarraitzen ditu. Guztira, 24 erakundek parte hartzen dute programan (18 udal eta eskualde mailako 6 erakunde). 57 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan banatuta, egunean 3 ordu gehienez. Programa datorren maiatzean amaituko da.Aurreko saioetan, Euskadiko udalerriek klimaren eta energiaren arloan duten egoeraren diagnostikoaren emaitzak aurkeztu dira. Diagnostiko hori Urban Klima 2050 proiektuaren barruan egin da, hau da, Ihobe buru den Euskadiko klimaren aldeko ekintzako proiektu nagusiaren barruan.Saioak era telematikoan ari dira egiten, ezarritako egutegiaren arabera. Prestakuntza hiru modulutan banatuta dago: 1. Modulua, Testuinguru orokorra; 2. Modulua, Esparru politikoa eta arauzkoa; eta 3. Modulua, Klimari eta Energiari buruzko Tokiko Planak. Lehenengo modulua martxoaren 2an izan zen, eta saio bakarrean egin zen. Bigarren modulua martxoaren 6an eta 9an egin zen, eta, azkenik, Klimari eta Energiari buruzko Tokiko Planak modulua martxoaren 10etik maiatzaren 4ra egingo da, 16 saiotan.
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza Trapagaranek espazio publikoaren naturalizazioa bultzatzen du, klima-aldaketara egokitzeko estrategia gisa 2026/05/20
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Ingurumenaren Munduko Eguna 2026: nola aurtengo edizioak tokiko erakundeei zuzenean egiten dien interpelazioa 2026/05/19
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# Udalsarea 2030 Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# Udalsarea 2030 Europako Batzordeak Udalsarea 2030 aintzatetsi du tokiko klima-ekintzako jardunbide egokiaren adibide gisa 2026/05/18
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Finantzaketa-mekanismoak hobetzea, Naturan Oinarritutako Konponbideak sustatzeko gakoen artean 2026/04/15