Erosketa berdea Euskadiko udalek eta udalez gaindiko erakundeek lizitatutako zenbateko osoaren %60 izan da Tokiko gobernu mota guztietan gainditu da 2025erako aurreikusitako %40ko helburua Gorde Erosketa eta kontratazio publiko berdea ekoizpenaren eta kontsumoaren ereduak eraldatu eta eredu lehiakor, berritzaile eta ingurumenaren aldetik jasangarri bihurtzeko tresna bat da. Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 20230erako Programak (2023rako EKBP) 2022ko ekitaldian izan duen jardueraren gainean Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailarekin batera argitaratu berri duen txostenak programa horrek 2022an izan duen jarduera zehazten du, bai eta programaren helburuen betetze maila eta programaren hedapena ere. Udalsarea 2030, tokiko erakundeek ingurumenaren narriaduraren aurkako borrokan jokatzen duten zeregin garrantzitsuaz jabetuta, tokiko ikuspegi batekin lan egiten du ekoizteko eta kontsumitzeko jarraibideak aldatzeko, eta 2030eko EKBPri atxikitzea sustatzen du. Hala, Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak lantalde tekniko espezifiko bat sortu zuen 2023an, eta beren konpromisoan aurrera egiteko interesa zuten sareko erakunde guztiei lagundu zien zeregin horretan. Horrez gain, bide orri bat ezartzeko laguntza gida bat argitaratu zuen, eta toki erakundeen artean erosketa eta kontratazio berdea (EKB) sustatzeko gune bat aktibatu du bere webgunean. Emaitzak Laguntza horren eta egindako lanaren ondorioz, EKBko ingurumen irizpideen txertatze maila aurreko urtea baino hobea izan da erakunde mota guztietan, eta Euskadiko lizitazio berde guztien %40 inguru izan da. Txostena Euskadiko kontratazio plataformak emandako datuetan oinarritzen da, eta erakusten du 2025erako helburu gisa aurreikusitako %40ko erosketa berdea tokiko erakunde guztietan gainditzen dela, bai lizitazio kopuruan, bai lizitatutako zenbatekoan. Erakunde motaren arabera, Administrazio Batzordeetan ingurumen irizpideen txertatze maila %100 izan da, bai egindako lizitazioetan (2021ean %27,3), bai lizitatutako zenbatekoan (2021ean %59,2) Udaletan, berriz, lizitazioen %49,2 izan da (2021ean %45,8), eta lizitatutako zenbateko osoaren %55,9 (2021ean %51,5). Tokiko sektore publikoan ere 2021eko datuak gainditu dira: %47,3 (2021ean %44,4) eta %75 (2021ean %51,4), lizitazio kopuruari eta lizitatutako zenbatekoari dagokienez, hurrenez hurren. Mankomunitateetan %64 (2021ean %45) eta %93 (2021ean %39,5) gainditu dira, eta kuadriletan %64,3 eta %68 izan dira ehuneko horiek bi kapituluetan (2021ean %68,6 eta %77,5) 2022ko txostena 2022an Euskadin erosketa publiko berdea sendotzeko egindako lanari esker, aurrerapauso argia egin da, eta horretan inplikatu dira lizitazioetan ingurumen irizpideak gehien txertatu dituzten administrazioaren maila guztiak. 2022an, erosketa berde globalaren maila 2025erako helburu gisa ezarritakotik hurbil egon zen edo handiagoa izan zen, egindako lizitazio guztien %42,90 eta lizitatutako zenbateko osoaren %49,30 izan baitira erosketa berdeak Euskadin. Programan lehenetsitako 12 produktu kategorietan, lizitazioen %50,7tan txertatu dira ingurumen klausulak, eta lizitazio horiek bolumen ekonomiko osoaren %65,55 izan dira. Plataformak eskainitako datuen arabera, erosketa publiko berdeak 2025erako helburuak gainditu zituen, 2.281 lizitazio (lizitazioen %42,9) eta 1.084.532.744€ (lizitatutako zenbateko osoaren % 49,3) izan baitziren. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, beraz, aurrerapauso handia izan da, orduan %31,1 eta %32,3 erregistratu baitziren, hurrenez hurren. 2020-2025 ekintza planaren garapenaren emaitza izan dira 2022an aktibatutako 10 jarduerak eta 14 ekintzak, hots, programaren aktibazio eraginkorra. Horrek ekarri zuen 2023ko martxoaren 7ko 1/2023 jarraibidea argitaratzea. Administrazio Orokorraren, Instituzioen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen erosketa eta kontratazioetan ingurumen klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea da. Gainera, EAEko lehentasunekin lerrokatutako erosketa berdearen irizpideak berrikustean 19 produktu kategorien oinarrizko irizpideak berrikusi ziren eta irizpide sinplifikatu berriak sortu zituen obrekin, argiteria publikoarekin, ibilgailu astunekin eta obra hidraulikoarekin lotutako kategorietan. Nabarmentzekoak dira, halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta atxikitako erakundeen 3 lantalde sortu zirela sektore publikoaren parte-hartzea lortzeko, 75 kontsultari erantzun zitzaiela, eta “Erosketa publiko berdea: Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 LEGEAren eta Ingurumen Administrazioari buruzko 10/2021 LEGEAren ondoriozko betebeharrak” izeneko jardunaldi teknikoa egin zela. Komunikazioaren arloan, joerei buruzko lau txosten egin dira, gaurkotasuneko informazioarekin eta tresna eta arloko jardunbide egokiekin, eta erosketa berdean Euskadin egindako aurrerapenak helarazi dira, ICLEIren bidez. Bi hamarkada aurrerapenak egiten Eusko Jaurlaritza da Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea ezartzen lehenen hasi zen Europako administrazioetako bat, duela 20 urte hasi baitzen horretan. 2002-2020 aldirako Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategian sartu zenetik, hainbat aitorpen lortu ditu, hala nola SPLC (Sustainable Purchasing Leadership Council) erakunde estatubatuarrak ematen dituen «2020ko Erosketa Jasangarriko Lidergoaren Sariak». 2005etik hona urtero izandako emaitzen azterketak erakusten du euskal administrazioaren erosketa berdea sendotu egin dela, aktiboki ari baita euskal administrazioek erosketa eta kontratazio publiko berdearekiko duten inplikazioa eta konpromisoa lantzen.
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Ihobek Euskadiko deskarbonizazioan eta ingurumen-hobekuntzan duen lidergoa sendotuz amaitu du bere 40. urteurrena 2024/04/24
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Energia-Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legeak toki erakundeentzat dituen betebeharrak aztertu ditu 2024/04/15
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Ihobek erosketa eta kontratazio berdean Euskadik duen esperientzia aurkeztu du Procura+ konferentzian 2024/04/03
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek jasangarritasunaren aldeko bi hamarkadako lanaren esperientzia aurkeztu du Ttanta Egunean 2024/03/25