Udalsarea 2030 elkarteari buruzko erreportaje zabal bat ageri da ICLEIren webgunean eta sare sozialetan. Bertan, elkarteak euskal udalerri eta eskualdeak mobilizatzeko duen gaitasuna azpimarratzen da, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda betetzeko asmoz, tokiko ekintza eraldatzailea erabiliz eta tokiko nahiz udalaz gaindiko politikak lerrokatuz eta bateratuz Gorde Udalsarea 2030 ICLEIko (Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarea) kide da. Hori horrela, sare horrek Udalsarea 2030ek bere 20 urteko ibilbidean izan dituen une gogoangarri eta lorpenen berri eman du bere webgunean. Udalsarea 2030 ICLEIko kide da 2003tik. Gainera, lankidetza hori indartu egin zen Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Euskadin egin zenean. Bertan, Euskal Adierazpena landu eta sinatu zen, eta horrekin bat egin dute Europa osoko tokiko 955 erakundek baino gehiagok. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu eta Udalsarea 2030en presidente Arantxa Tapiak ICLEIren webgunearentzat adierazi duenez, Euskadin tokiko garapen jasangarrirako politiketan aurrera egiteko eta politika horiek finkatzeko giltzarri nagusiak Udalsarea 2030 sareak jasangarritasunarekin konprometituta dauden udalerriei eskaintzen dien kohesioa eta lankidetza izan dira. Gaur-gaurkoz, taldean lan egiteko formulak sarearen bereizgarri dira, eta ekintza-planen bidez tokiko jasangarritasunarekin konprometituta dauden udalerriak asko dira (ia euskal herritar guztiak biltzen dituzte), ICLEIk emandako informazioan zehazten den moduan. Anterior Siguiente
17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak Gorde 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak Udalsarea 2030ek Aalborgeko Konferentzian parte hartuko du, saio honetan: “etorkizun onargarriak azaleratuz: naturarako positiboa den ekonomiaren bidean” 2024/09/30
17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak Gorde 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak NELS Sareak Udalsarea 2030en eredua aztertu du bere etapa berriaren definizioan 2023/06/22
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Euskadik Europako LIFE proiektu berri batean parte hartzen du, energia- eta klima-trantsizioa toki-erakundeen bidez azkartzeko xedez 2025/01/17
17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Euskadik klima-aldaketara egokitzeko Europako mugaz gaindiko lehen estrategiaren prestaketan parte hartzen du 2022/05/19