Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. Udalsarea 2030ek udal-eremuan lurzorua babesteko jardunbide egokiak aurkeztu ditu, SOILUZIOAK 2023 kongresuaren barruan

    Udalsarea 2030ek udal-eremuan lurzorua babesteko jardunbide egokiak aurkeztu ditu, SOILUZIOAK 2023 kongresuaren barruan

    2023/10/16 Iturria:  | Udalsarea2030

    Joan den urriaren 11n, Udalsarea 2030ek Euskadiko Lurzorua Babesteko antolatutako SOILUZIOAK 2023 Kongresuak erronka-mahai bat hartu zuen. Mahai horretan, Sareari atxikitako erakundeek udal-eremuan lurzorua babesteko egindako jardunbide egokiak errepasatu ziren.
    • Gorde

    Bileran, azken urtean Udalsarea 2030en Lurzoruen Talde Iraunkorrean egindako lanaren ondorioz bildu diren zenbait jardunbide egoki aurkeztu ziren. Jardunbide horiek hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola ibai-ibilguen ondoko lurzoru kutsatuen kudeaketa, lurzorua babesteko ikuspegiaren txertaketa Hiri Antolamenduko Plan Orokorren (HAPO) berrikuspenean, edo hiriguneetako lurzoruaren iragazkortasuna eta biodibertsitatea hobetzeko jardunbide egokiak izateko beharra.


    Izaro Basurko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Ihobe Sozietate Publikoko Ingurumen Jasangarritasun teknikariak moderatu zuen lurzoruaren udal-kudeaketan izandako esperientziari buruzko kasu zehatzak azaltzeko bederatzi erakundek eta administraziok parte hartu zuten mahaia. Urduña, Ea, Bakio, Durango, Sestao eta Gasteizko udalek, besteak beste hainbat gai jorratu zituzten: udal-planteamenduko lurzoruen kalitatearen inbentarioa; industria-kokaleku zahar baten kudeaketa; klima-aldaketarekin erlazionatutako jarduketak; iragazkortasunaren eta biodibertsitatearen hobekuntza; eta nekazaritza-abeltzaintzako jarduketak hiri-lurzoru degradatuak larre emankor bihurtzeko.


    Lurzorua babesteko irizpideekin egindako Astigarragako eta Urizaharreko HAPO berriak, eta Galizako Xuntaren eskutik sutea jasan duten lurzoruak lehengoratzea bezalako ekintzak ere aurkeztu ziren.


    Urduñako Udaleko Mari Jose Imazek ireki zuen aurkezpen-erronda. Azaldu zuenez, 2003az geroztik Urduñak aurrera daraman estrategia, lehen sektorea dinamizatuz lurrari lotutako nekazaritzatik igarotzen da, lurraldekako elikadura-sistemarekin eta elikaduraren balio-kateko jarduketekin. Lurzoru-unitateen mapa egiteko Urduñako lurzoruen azterketa zehatza egiteko emandako urratsak partekatu zituen bertaratutakoekin: aurrekariak bildu eta aztertu; oinarrizko unitate fisiografikoak definitu, behaketak kokatu; kalikatak eta zundaketak ireki eta deskribatu; laginketak eta laginen azterketa; eta lurzoruak sailkatu eta unitate taxonomikoak eta kartografikoak zehaztu.


    Gasteizko Udaleko Jon Ruiz de Infantek “Lurzoruaren kalitatea eta lurzoruaren babeserako jardunbide egokiak udal-plangintzan” hitzaldia eman zuen. Aurkezpenean adierazi zuenez, “garrantzitsua da lurzoru urbanizaezineko jardunbideak karbono-hustubide gisa duen gaitasunarekin lotzeko, eta nekazaritzako elikagaien ikuspegi estrategikoa hirigintza-plangintzan eta araudi sektorialean txertatzeko arau-esparrua ezartzea”, lurzoruari karbono-hustubide potentzial gisa begiratzeko beharra aldarrikatuz.


    Iratxe Arriola Eako alkate ohiak, paper-fabrika bat egon zen kokaleku industrialaren udal-kudeaketari buruz egin zuen berba, paper fabrika 1990ean itxi zenetik naturarekin bat datorren disuasio-aparkaleku eta aisialdirako gune bihurtu arte egindako jarduketen berri emanez. Ekimen hori 2019an eremua berreskuratzeko hartutako konpromisotik sortu da. “Udalen finantza-gaitasunek, askotan, ez digute jarduteko aukerarik ematen. Landa-munduaren eta hiri-munduaren arteko lankidetza handiagoa beharrezkoa da”, ziurtatu zuen.


    Amets Jauregizar Bakioko alkateak, “Udal jarduketak eta klima aldaketa” gaiari buruzko esperientzia aurkeztu zuen. Bakio, 2.800 biztanleko herria denez eta udan populazioa biderkatzen duenez, oso herri kaltebera gisa definitu zuen. Aurrera eramatea aurreikusten diren hainbat proiektu azaldu zituen, barruko padura bat eta urez bete daitekeen baso bat sortzea, besteak beste. Gauzatutako ekimenen artean, ibaien ertzak berreskuratzea, bertako zuhaitzen 50 hektarea landatzea eta akuiferoak identifikatzea nabarmendu zituen. Herritarren parte-hartzeari eta bultzatutako hausnarketari balioa eman zien. Horrek guztiak, lurzoru urbanizagarri asko landa-lurzori bihurtu duen HAPO ekarri dute, “naturarekin adiskidetzeko helburuarekin”.


    ARAUDIko Raoul Servetek eta EGITUko Unai Fernández de Mendiak, lurzorua babesteko irizpideekin egindako Astigarragako eta Urizaharreko HAPOen idazketa aurkeztu zuten hurrenez hurren. Raoul Servetek, hasteko, Astigarragako azalera urbanizagarria % 11koa dela azaldu zuen, eta urbanizaezina, berriz, ia % 90ekoa. HAPOren aurreko hausnarketa-prozesuaren barruan egindako urratsak eta Santiagomendi ermitako eta haren inguruko natura-ingurunea eta paisaia antolatzeko plan berezia azaldu ondoren, adierazi zuenenez “HAPOren barruan lurzoru urbanizaezineko sare bat egotea lortu dugu”.


    Unai Fernández de Mendiak Urizaharreko lurzorua babesteko jarraitu diren plangintza-irizpideen berri eman zuen. Hala, hauek aipatu zituen: lurzoruaren zonifikazioa eta erabileren erregulazioa; lurzoruaren kontsumoaren euspena, okupazioa minimizatuz; lurzoru antropomizatuaren aprobetxamenduaren hobekutza; eremu degradatuen, gutxiegi erabilien eta ahaztuen berreskuratzea eta leheneratzea; arriskuen eta inpaktuen identifikazioa eta minimizazioa; eta, azkenik, lurzorua kontserbatzeko eta ekonomia zirkularrerako neurrien ezarpena.


    Lourizango Basogintza Ikerketa Zentroko (Galiziako Xunta) Cristina Fernándezek “Sutea jasan duten basoetako lurzoruen berreskuratzea” gaiari buruz hitz egin zuen. Aurkezpena hasteko, azaldu zuenenez “baso-suteak arrisku sistemikoa dira Galizian”. Azaldu zuenez, sutearen ondoren lurzorua premiaz egonkortzeko ekintzen lege-esparrua Galiziako baso-suteen prebentzio eta defentsari buruzko 3/2007 Legearen 49. artikuluan jasotzen da. Galizian sutearen ondorioz lurzoruan izan daitezkeen kalteen sei maila identifikatu direla adierazi ondoren, azaldu zuen lurzorua higaduratik babesteko, materia organikoaren % 60-70 baino gehiago estaltzen duten tratamenduak baino ez direla eraginkorrak.


    Durangoko Udaleko Aitor Larruceak eta Igor Zorrakinek Durangoko udalerrian lurzoruaren iragazkortasuna eta biodibertsitatea hobetzeko jardunbide egokien berri eman zuten. Euren hitzaldian adierazi zutenez, neurririk hartu izan ez balitz 2025ean Durangoko lurzoruaren % 62 ez iragazkor bihurtzeko arriskua zegoen. Inguruneak naturalizatuz eta drainatze jasangarriko hiri-sistemen bidez iragazkortuz egindako iragazkortasunaren adibideak jarri zituzten.


    Sestaoko Udaleko Sestaoberri sozietateko Luis Carlos Delgadok hiri-lurzoru erabili gabeak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren bidez larre emankor bihurtzeari buruz hitz egin zuen. Helburua, erabiltzen ez zen lur degradatua karbono-hustubide gisa jardungo duen belardi bihurtzea zen, laugarren edukiontziko hondakin konpostatuak aprobetxatuz; bertako flora eta fauna hiri-ingurunera erakartzeko, mantentze-lana minimizatzeko, abeltzainarentzat onura sortzeko eta proiektu pilotu gisa jarduteko, beste leku batzuetan errepikatu ahal izateko.

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Udalsarea 2030ek eta EUDELek gida bat eman diete toki erakundeei udal hondakinen tasak kalkulatzeko

    2025/07/03

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Eusko Jaurlaritzak klimak Euskadin azken 50 urtean izan duen bilakaerari buruzko lehen azterketa argitaratu du

    2025/06/19

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa# 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

    Gorde

    10. GJH: Desberdintasunak murriztea# 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 15. GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa# 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

    Aurrera doa Europar Batasunaren Hirietarako Agenda egiteko kontsulta publikoa

    2025/06/10

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Euskadik KAIA ekimena jarri du abian klima-egokitzapena erakusten duten 5 proiektu garatzeko 27,5 milioi euroko inbertsioarekin lurraldea

    2025/06/03

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.