Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoan 2030eko Eskola Agendaren Tokiko Dimentsioaren Gida aurkeztu da, irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen Ingurugela sarearen parte-hartzearekin. Gorde Udalsarea 2030en 61. Batzorde Teknikoak berrogeita hamar parte-hartzaile inguru bildu ditu Gasteizko Europa Jauregian. Topaketan, sareko idazkaritza teknikoak Kudeaketa Planari buruzko informazioa eman du, azken seihilekoko jarduera eta datozen hilabeteetan bultzatu beharreko lan-ildoak jasoz. Udalsarea 2030en 20. urteurrenaren testuinguruan, bertaratutako teknikariek efemeridearen ekitaldi nagusian proiektatutako bideoa ikusteko aukera izan dute.Batzordearen hasieran, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoak jakinarazi du sareko zein kidek egin duten bat “Euskadiko tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030” bultzatzeko akordio berriarekin. Gaur egun, 152 udalerrik, hiru lurralde historikoetako 21 eskualde-erakundek eta 10 entitate suprak hartzen dute parte sarean. Guztira 198 udalerri daude ordezkatuta Udalsarea 2030ean.Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoak, Lurzorua Babesteko eta Klimaren Ekintzako lantaldeen helburuak aurkeztu ditu. 18 eragile dituen eta sareko beste kide batzuek parte har dezaketen lehenengoari dagokionez, “helburua, udalerrien beharrei erantzungo dieten ekintzen edo tresnen bidez Lurzoruak Babesteko Estrategia 2030 hedatzen laguntzea dela” adierazi du.Klimaren Ekintza eta Energia Trantsizioa Bultzatzeko Taldea 2023an eratuko da.Klima eta energiako taldeari dagokionez, hura osatzeko lehen bilera urtarrilaren 18an egingo da. Klimaren eta energiaren arloko ekintzak eta Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Ituna bultzatuko dituen lantalde egonkor bat eratzea aurreikusten da.Erreminta-gida ere eman da ezagutzera, energia- eta klima-trantsizioari dagokionez udalei, administrazio-batzarrei, mankomunitateei, koadrilei, garapen-agentziei eta beste toki-erakunde batzuei zuzendutako gida. EEEk azaldu duenez, gida lau arlotan banatzen da: laguntza teknikoa, gaitasunen sorkuntza, laguntza-programak eta proiekzioak. Erreminta-gidaren arloan, udalek Lanbidek diruz lagundutako gazte enplegurako programari heltzeko aukera dutela azaldu da. Programa horrek praktikaldiko kontratuetarako 30 plaza ditu.Batzordean, politika publikoak ebaluatzeko eta jarraitzeko 11. programari buruzko informazioa partekatu da. Programa horren helburua erakundeei laguntza ematea da, e-mugi aplikazioaren bidez tokiko ekintza jasangarriaren ebaluazio- eta jarraipen-prozesuak dinamizatzeko.Idazkaritza teknikoak azaldu duenez, tokiko planak ebaluatzen, adierazleak kalkulatzen, berotegi-efektuko gasen inbentarioa eta karbono-aztarna kalkulatzen jarraitzen dute. Berrikuntzen artean, energia- eta klima-planen ebaluazioa eta erosketa eta kontratazio publiko berdearen sustapena nabarmentzen dira. 22 udalek eta mankomunitate batek hartzen dute parte ebaluazioan, eta 45 udalerrik adierazleen kalkuluan, BEG inbentarioaren kalkuluan eta karbono-aztarnan. E-mugiri dagokionez, bere berriztapena eta BEG inbentarioa kalkulatzeko datu-txosten berria aurkeztu dira.Berritasun gisa, 61. Batzorde Tekniko honetan “Erosketa eta kontratazio berdea” taldeak urtarrilaren 24an egingo duen bilera aurkeztu da. Bilera horren helburua “abiapuntua ezagutzea eta arazoak eta beharrak identifikatzea” da. Ondorengo saioetan, erakunde bakoitzarentzako ibilbide-orri bat zehaztea aurreikusten da. Orri horretan, 2030eko Euskadiko EKBPra atxikitzeko eta hartutako konpromisoak lortzeko jarraitu beharreko urratsak identifikatuko dira, bai eta udalerriko EKBPren jarraipena eta e-mugik ematen dituen aukerak ere.Tokiko ekintza jasangarria koordinatzeko eta bultzatzeko udalaz gaindiko erakundeen batzordearen bilerari buruzko informazioa eman da. Bilera horretan Lehendakaritzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EEEk, URAk, EUDELek eta Ihobek hartzen dute parte.Gasteizko 2030 Hiri Agenda eta Zarautz 2030 Plan EstrategikoaBestalde, Andrés Alonso, Vitoria-Gasteizko Udaleko Jasangarritasun, Klima eta Energia arduradunak; Beatriz García-Moncó, Vitoria-Gasteizko Udaleko Tokiko Agenda 2030ko koordinatzaileak; Nerea Ollokiegi, Zarauzko Herritarren Partaidetza eta Jasangarritasun teknikariak; eta Iker Basurko, Zarauzko Udaleko Proiektu Estrategikoetako, Berrikuntzako zinegotziak, Vitoria-Gasteizko eta Zarauzko 2030 Agenda Plana azaldu dute eta Agenda 2030ari eta Hiri Agendari buruz hitz egin dute.Beren hitzaldietan Agenda 2030 ezartzeko gainditu behar izan dituzten oztopoak eta prozesuan sortutako ikaskuntza eta aukerak azaldu dituzte.Gasteizek irailaren 13an onartu zuen 2030Hiri Agenda, hurrengo urteetan udalerria nola eraldatuko den ezartzen duen ibilbide-orria. Hiri- eta lurralde-estrategia integrala eta parte-hartzailea da, 2030. urteari begira. Bat dator Nazio Batuen 2030 Agendak bere Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eta Espainiako Hiri Agendak bere Helburu Estrategikoekin (HE) definitzen dituzten erreferentzia-esparruekin. Udalerria epe ertain eta luzera planifikatzeko aukera ematen du, tokiko erronkei eta erronka globalei aurre eginez.Udal sailek, talde politikoek, hiriko eragile sektorialek eta, oro har, herritarrei irekitako espazioek partekatutako prozesutik abiatuta egin da. Hiriak datozen urteetan gauzatu beharko dituen 98 ekintza artikulatzen dituzten bost erronka estrategiko eta zeharkako 4 palanka ditu. Gasteizek, ezaugarri hauek izango dituen hiria lortzera zuzendutako bost erronka ditu: hiri konektatua eta berrorekatua; produktiboa, berritzailea, ekintzailea eta digitala; berdea, klimatikoki neutroa eta erresilientea, eta autosufizientea; zaintzailea eta solidarioa; eta sortzailea eta erakargarria.Zarauzko Udalak, bere aldetik, aho batez onartu du 2030 Plan Estrategikoa, etorkizuneko Zarautzera bideratutako ekintza-plana diseinatzen duen 2030 Agendaren esparruan partekatutako hausnarketa. Ekintza-planak 5 ildo estrategiko, 22 programa eta 117 ekintza ditu. Aurreko gogoeta-lanak hiru arlo nagusi izan ditu: lanketa teknikoa, parte-hartzea eta komunikazioa. 2030 Agendaren eta haren adierazleen GJHen (17+1) araberako azterketa teknikoa egin da. Parte-hartzeari dagokionez, kontuan hartu dira udaleko ordezkaritza politikoa eta teknikoa, bai eta herritarrak eta gizarte-eragileak ere, etorkizuneko Zarautz irudikatzeko. Plan hori gauzatzeko, zarauztarren artean dagoen aniztasuna ordezkatzen duten 300 pertsonak iritzia eman dute berariazko entzuketa-gune gisa planteatutako parte-hartze prozesu batean. Beste lan-ildoetako bat komunikazioa izan da, 2030 Agendaren erronka globalak herritarrei helarazteko eta, era berean, prozesuari egiten dizkioten ekarpenei bide emateko. “Parte-hartze prozesua entzuteko ariketa gisa planteatu da, baina Ekintza Plana zehaztea osoko bilkurari dagokio, eta bereziki harro nago 2030 Plan Estrategikoa talde politiko guztiek onartu dutelako”, nabarmendu du Zarauzko Udaleko Proiektu Estrategiko, Berrikuntza eta 2030 Agendako Iker Basurko zinegotziak. 2030 Eskola Agendaren udal-dimentsioari buruzko gida praktikoaIngurugelak, irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen sareak, 2030 Eskola Agendaren udal-dimentsioari buruzko gida praktikoa aurkeztu du, Tokiko Agendarekin koordinatuta.Ingurugela zentroek ingurumen-hezkuntzako planak eta programak koordinatzen dituzte unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman. Ikastetxe horiek jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzako programak jartzen dituzte martxan: 2030 Eskola Agenda, eskola-ekobarometroa, urteroko “Eskola Jasangarriak” aintzatespenak, sentsibilizazioa eta informazioa, ingurumen-hezkuntzako urteroko topaketak, irakasleen prestakuntza, etab.Jokin Lapazak eta Aitor Basterretxeak azaldu dutenez, “gidaliburuak tresnak eman nahi ditu bi ikasturteko iraupena izango duen 2030 Eskola Agenda berria udalerriaren ikuspegitik garatzen laguntzeko. Gidan zehar, 2030 bi agenden (eskolakoa eta tokikoa) arteko harremanaren gakoak aurki daitezke. 2030 Eskola Agendaren programaren helburua jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan integratzea da, batez ere ikasleengan, arazo ekologiko eta sozialen soluzioetan esku hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatuz, maila lokalean eta globalean, eta ekintza eraldatzaileak gauzatuz, indibidualak zein kolektiboak, ikastetxean eta udalerrian”.Laster argitaratuko den gidan, udalerriko hainbat ikastetxetako eskolako esku-hartzeen kasu zehatzak agertzen dira.Ihobek, Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoak, Udalsarea 2030 4.0 izeneko gaikako webinarrak aurkeztu ditu. Horien egitekoa “sareko kideentzako komunikazio-gune komuna sortzea da, interes edo garrantzi handieneko gaiei buruzko prestakuntza-webinarrak eskaintzeko. Eman ondoren, kideek iritziak eta esperientziak trukatzeko, gaiari buruz eztabaidatzeko, informazio garrantzitsua gehitzeko, zalantzak azaltzeko eta abarretarako kanal bat eskainiko dizkiete, udalerriei beren ekintzak gauzatzen laguntzeko”.Topaketaren azken puntuan, Agree proiektua (Gobernantzaren agregazioa eta hobekuntza, Euskadiko bizitegi-guneetako energia-eraginkortasunaren potentziala aprobetxatzeko) aurkeztu da. Olatz Nicolás Tecnaliako ikertzaileak adierazi duenez, 1940 eta 1980 bitartean Euskadin eraikitako bizitzeko eraikin pribatuen multzoen energia-birgaitzean inbertsioak sustatzea du helburu Agreek, mekanismo berritzaile eta errepikagarrien diseinuaren, hedapenaren eta difusioaren bidez.Udalsarea 2030en 61. Batzorde Teknikoa, hurrengo mugarri interesgarriak eta lantaldeen, lanaldien eta abarren egutegia errepasatuz amaitu da.
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Euskal udalerriek Emisio Gutxiko Eremuak (EGE) ezartzeko prozesua partekatu dute 2025/03/31
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Ekoetxea Añana-Sobron ingurumen zentro berriak ateak ireki ditu Uraren Mundu Egunean 2025/03/22
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Klima eta energia eta hondakinak izan dira nagusi Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan 2025/03/21
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 EAEko udalen % 90 Udalsarea 2030 sareari atxikita dago 2025/03/11