Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, toki-erakunde autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek urriaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak. Gorde Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan partaidetza komunitarioko prozesuen esparruan osasuna sustatzeko jarduketak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ditu. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, mankomunitateei eta gainerako toki-erakundeei zuzenduta daude, bai eta EAEko toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei ere. Eskabideak urriaren 19ra arte (asteazkena) aurkez daitezke, eta 250.000 euroko aurrekontua dute guztira. Diru-laguntzaren helburua toki-mailan ekintza komunitarioa indartzea da, eta 2022an osasuna sustatzeko proiektuak garatzea, komunitatearen behar, asmo, arazo edo gai interesgarriei erantzuteko. Izan ere, laguntza horien bidez finantzatuko dira 2022ko urtarriletik abendura bitartean egindako jarduketak, hala nola partaidetza komunitarioko prozesuen sorkuntza edo/eta dinamizazioa, tokiko osasuna sustatzeko ekintzak gauzatzeko, eta erkidego baten intereseko behar edo gaiei erantzuten dieten eta partaidetza komunitarioko prozesuen barruan osasuna sustatzeko gauzatzen diren jarduketak. Argitalpena EHAOnWebgunea Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 EAEko udalerriek lurzorua babesteko estrategiak partekatu dituzte Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoan 2025/06/20
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Arabako Lautada eta Udalsarea 2030eko kideak elkarlanean, klima, energia eta hondakinen kudeaketako erronkei aurre egiteko 2025/06/04
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Lea-Artibaik Udalsarea 2030en eskualde-topaketa berri bat hartu du klima eta energia trantsizioa eta hondakinen kudeaketa bultzatzeko 2025/05/30
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Regions4Climate proiektu europarrak Udalsarea 2030 nabarmendu du jardunbide egokiaren adibide gisa 2025/05/28