2017/04/04
Gida hau eskuliburu tekniko bat da, udalerrietan EAEren berezko ezaugarriei ondo egokitzen zaien lorezaintza sustatzeko, espezie exotiko inbaditzailerik gabea. Lorategi eta berdegune jasangarrietarako eskuliburuarekin batera, dokumentu hau baliagarria izango da lorezaintzaren eta paisajismoaren sektorerako ere, biodibertsitaterako arriskutsuen diren landareespezieen ugalketa saihesteari begira, bertokoak diren espezieetan oinarritutako lorazaintza sustatzen den heinean. Dokumentu honetan, espezie eta aldaera autoktonoak lehenetsi ditugu, edo, asko jota ere, arriskurik gabeko espezie exotikoak (hau da, inbaditzaileak ez direnak). Nahiz eta, gida honetan jasotako irizpideak orokortuz gero, egungo merkatuak ezingo liokeen eskariari osotasunean erantzun, gure asmoa joera hori lagundu, sustatu eta bultzatzea da, irizpide zientifiko sendoetan oinarrituta. Argitalpen honekin lotutako espezie apaingarrien oinarria (bertan ordezko espezie optimo eta desiragarrien zerrenda bat dago) udalsarea21@ihobe.eus helbide elektronikoan eskatu behar da, erakundearen izena, harremanetarako pertsona eta eskaeraren arrazoia adieraziz.
Udalsarea 2030
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut