2016/07/26
2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen iraunkorraren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta iraunkortasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da. Agenda horren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean. «Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen iraunkorrerako» izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Iraunkorrerako Helburuak izenekoak (GIH), eta 169 xede.
Udalsarea 2030
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut