2022/09/09
Udalsarea 2022ko abenduan eratu zen, 16 udalerrirekin soilik, euskal administrazio publikoen arteko koordinazio-foro gisa, jasangarritasuna udal mailan sustatzeko xedez. Hogei urte hauetan, sareak 60 topaketa egin ditu bazkidetutako toki-erakundeen artean, ekimenak eta jardunbide egokiak konpartitzeko, besteak beste alor hauetan: materia organikoa etxez etxe batzeko sistema aurreratuan; klima-ekintzarako udal proiektuak, irtenbide naturaletan oinarrituak; elikadura-ekimenak eta elikagaien xahuketa sektore espezifikotan murrizteko ekimenak; kutsadura akustikoaren aurka borrokatzeko neurriak; uraren kalitatea; ingurumen-osasuna; garapen jasangarrirako hezkuntza; eta genero-berdintasuna.Gainera, toki-erakundeetako jasangarritasun-teknikariz osatutako 35 lantalde koordinatu ditu, garrantzia hartzen ari diren gaiak aztertzeko, hala nola klimaren aldeko ekintza, erosketa publiko berdea, biodibertsitatea, eta ingurumen-osasun eta –kalitatea. Lantalde horietan sortutako ezagutza Euskadiko udalerri guztien esku dauden 21 txosten monografikotan geratu da jasota.2005az geroztik, sareak tokiko jasangarritasunerako planak ebaluatzeko eta haien jarraipena egiteko eredu bat bultzatzearen alde egin du, kontuak ematera ere orientatuta; bada, eredu hori finkatu egin da, indarrean jarraitzen du, eta erreferentziazko eredu bilakatu da. Izan ere, hamar edizio baino gehiago egin dira tokiko politiken ebaluazio eta jarraipenerako programekin.
Udalsarea 2022ko abenduan eratu zen, 16 udalerrirekin soilik, euskal administrazio publikoen arteko koordinazio-foro gisa, jasangarritasuna udal mailan sustatzeko xedez. Hogei urte hauetan, sareak 60 topaketa egin ditu bazkidetutako toki-erakundeen artean, ekimenak eta jardunbide egokiak konpartitzeko, besteak beste alor hauetan: materia organikoa etxez etxe batzeko sistema aurreratuan; klima-ekintzarako udal proiektuak, irtenbide naturaletan oinarrituak; elikadura-ekimenak eta elikagaien xahuketa sektore espezifikotan murrizteko ekimenak; kutsadura akustikoaren aurka borrokatzeko neurriak; uraren kalitatea; ingurumen-osasuna; garapen jasangarrirako hezkuntza; eta genero-berdintasuna.
Gainera, toki-erakundeetako jasangarritasun-teknikariz osatutako 35 lantalde koordinatu ditu, garrantzia hartzen ari diren gaiak aztertzeko, hala nola klimaren aldeko ekintza, erosketa publiko berdea, biodibertsitatea, eta ingurumen-osasun eta –kalitatea. Lantalde horietan sortutako ezagutza Euskadiko udalerri guztien esku dauden 21 txosten monografikotan geratu da jasota.
2005az geroztik, sareak tokiko jasangarritasunerako planak ebaluatzeko eta haien jarraipena egiteko eredu bat bultzatzearen alde egin du, kontuak ematera ere orientatuta; bada, eredu hori finkatu egin da, indarrean jarraitzen du, eta erreferentziazko eredu bilakatu da. Izan ere, hamar edizio baino gehiago egin dira tokiko politiken ebaluazio eta jarraipenerako programekin.
Udalsarea 2030
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut