Udalsarea 2030ek “2030eko Eskola Agendaren udal-dimentsioa, Tokiko 2030 Agendarekin koordinatuta” izeneko gida praktikoa argitaratu du. Gorde Gida horren helburua, udal-dimentsiotik bi ikasturteko Eskola Agenda 2030 berria garatzen laguntzeko tresnak ematea da. 2022-2023 ikasturtean zehar egin da, eta horren garapena Berritzegune Nagusiko (orain arte Ingurugela izenekoa) jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzaren arloak koordinatu du. Parte hartzen duten eragile guztiek lengoaia, helburuak, egutegia eta lan-metodologia partekatzeko eskema eskaintzen du dokumentuak.Gidan, 2030eko Eskola Agendaren helburuak, parte hartzen duten eragileek (ikastetxea, Berritzegune Nagusiko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako arloa, udalak eta eskualdeko erakundeak) betetzen duten zeregina, haien arteko erlazioa eta horien funtzioak zehazten dira. Era berean, bi ikasturteren ikuspegia, ikasturte bakoitzeko mugarri nagusiak eta ikasturtean zehar kontuan hartu beharreko alderdiak jasotzen dituen planteamendu orokorra jasotzen du. Gaur egungo 2030 Eskola Agendak herritar ahaldunduak eta kontzientzia ekosoziala dutenak prestatzea du helburu, ikasleek udalerri jasangarriagoak lortzeko bidean modu aktiboan parte har dezaten. 2030 Agendaren helburuetako bat tokiko eta eskolako agenden arteko lankidetza eta sinergiak sortzea da. Hezkuntzak eskolako harresiak gainditzen ditu inguruko hiri-errealitatea bustitzeko, eta agenda biek norabide horretan arraun egin behar dute. 2030eko Eskola Agendaren programaren helburua jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan txertatzea da, ikasleengan batez ere, arazo ekologiko eta sozialen konponbideetan esku hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatuz, toki mailan eta maila globalean, eta ikastetxean eta udalerrian ekintza eraldatzaileak, indibidualak zein kolektiboak egiteko, orain eta etorkizunean. Gidak, azken zatian, hainbat ikastetxetako eskolako esku-hartzeen kasu zehatzak aurkezten ditu, Urnietan, Azkoitian, Tolosaldean, Santurtzin, Barakaldon, Plentzian, Arabako Errioxan, Amurrion eta Gasteizen egindako ekimenekin. Halaber, eskolarik ez duten eta ikasleak eskualdeko beste udalerri batzuetako eskoletara joaten diren udalerrietan nola jokatu ere azaltzen da, baita beste udalerri batzuetako ikasleak dituzten eskoletan ere. Gida egiten hainbat udalerrik lagundu dute, sarearen esparruan egindako kontraste-saio baten bidez, eta 2023ko ekainean aurkeztu zitzaien udaleko eta eskualdeko teknikariei, bai eta programa garatzen udalerriei laguntza emango dieten laguntza teknikoak ere. Erlazionatutako edukia 2030 Eskola Agendaren udal dimentsioa Tokiko 2030 Agendarekin koordinatuta gida praktikoa Gidaren aurkezpen jardunaldiaren esteka
4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gorde 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza 2030 Eskola Agenda berria udal dimentsiotik garatzeko gida praktikoa aurkeztu da 2023/07/18
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gorde 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Bizkaiko St. George's School ikastetxea Europako sari bat jasotzeko hautagai izango da ehun-materiala birziklatzeko zentroaren zarata murrizteko proiektu bategatik 2023/05/11
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gorde 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Ekoetxea Urdaibaik aukera emango die familiei erosketa saskia modu jasangarrian betetzeko 2023/05/10
4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Gorde 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza Jasangarritasunerako hezkuntzari buruzko hogeita hamargarren topaketa egin da 2023/04/26