Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak erronka berriak hartu ditu bere gain lehentasunezko hiru esparruetan: ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, eta ingurune naturalean eta biodibertsitatean

    2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak erronka berriak hartu ditu bere gain lehentasunezko hiru esparruetan: ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, eta ingurune naturalean eta biodibertsitatean

    2022/12/14 Iturria:  | Udalsarea2030

    2021eko abenduan onartu zenetik, EAEko 35 enpresa publiko atxiki zaizkio erosketa eta kontratazio berdearekiko konpromisoari, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programaren esparruan. Eusko Jaurlaritzaren ekimen horren helburua da EAEko administrazio publikoek egiten dituzten ingurumen-inpaktu handieneko kontratazioen eta erosketen % 75 irizpide jasangarrien bidez egitea hamarkadaren amaierarako. Era berean, 150 erakunde publikok eta 50 erakunde pribatuk horren inguruko konpromisoa formalizatzea lortu nahi da.
    • Gorde

    Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak erronka berriak hartzen ditu bere gain, lehentasunezko hiru eremuetan (ekonomia zirkularra, klima-aldaketa eta natura-ingurunea eta biodibertsitatea) EAEko ekonomiaren eta ingurumenaren politikaren koherentzia ziurtatuta, erosketa eta kontratazio berde publikoaren ezarpena sendotuta eta, berrikuntza nagusi gisa, enpresa-sektorea mobilizatuta irtenbide jasangarriak ere eskain ditzan, ingurumen-errendimendu handiagoa eta lehiakortasun handiagoa bateratuz.


    2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak lantaldeak sortzea aurreikusten du, administrazioen profilaren arabera, lizitazioetan ingurumen-irizpideak txertatzeko, Udalsarea 2030 sarearen esparruan.


    Era berean, lantalde bat sortzea ere jasotzen du, obretan bigarren mailako materiala sartzen dela bermatzeko, 2030eko Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehaztutako erabilera eta kalitateekin bat etorriz.


    Azaroaren 8an eta 10ean, bi bilera egin ziren 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa abian jartzeko.

    Azaroaren 8an, Gasteizen, aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako sailen artean hedatzeko bilera operatiboa egin zen, eta azaroaren 10ean, berriz, bilera Bilbon izan zen, programari atxikitako erakundeei zuzenduta. Bi bileretan, erosketa berdea ikuspegi orokorretik planteatzeaz gain, obraren eta eraikuntzaren alorra berariaz landu zen.


    Helburu hauek lortu nahi izan dira: parte hartzen duten erakundeek erosketa publiko berdea hedatzeko erabilgarri dauden baliabideak ezagutzen dituztela bermatzea, erakunde parte-hartzaileen eskaerak eta beharrak jasotzea, hedapen praktikorako, eta antolaketa-modu egokiena adostea.


    Horrela, helburuetatik abiatuta, parte hartzen duten erakundeen artean ahalik eta baliabide eta sinergia gehien aprobetxatzeko eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko jarduerarik egokienak diseina daitezke.
    Anterior Siguiente

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Basque Circular Summit 2025ek toki entitateen aurrerapen zirkularra jaso du

    2025/04/30

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Gorde

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak emisioak murrizteko eta energia aurrezteko itxaropenak gainditu ditu

    2025/04/17

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzen deialdi bat ireki du hondakinen kudeaketaren zirkulartasunerako

    2025/03/28

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Gorde

    12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

    2025/03/14

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.