Udalerri bakoitzak emisio txikiko eremuen diseinuan egindako aurrerapenak aurkeztu dira. Gorde Udalsarea 2030eko Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak bigarren bilera egin du, eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Getxoko eta Irungo udaletako ordezkariek eta EEE, Eudel, Ihobe eta Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatearen Zerbitzuko ordezkariek parte hartu dute.Talde horren helburua Udalsarea 2030en esparruan Emisio Txikiko Eremuak (ETE) diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan sortzen diren esperientziak, oztopoak, mugak edo arazoak partekatzeko espazioa eskaintzea da.Bileran arau-esparrua eta erregulazio onaren printzipioak aurkeztu ziren: ETEak eta horien testuingurua arautzen dituen 1052/2022 Dekretua. Era berean, Madrilen, Bartzelonan eta Xixonen dagoeneko ezarrita dauden eremuetako araubide juridikoak zehaztu ziren, eta auzitegiek hiru hiri horietako aurreko ETEak atzera botatzeko arrazoiak eta horien justifikazioa azaldu ziren.Udalek, hainbat zalantza planteatu zituzten, hala nola, atzerriko ibilgailuen (Donostia edo Irun bezalako hirietara sartzen diren ibilgailuen ehuneko handia) etiketak kontrolatzeko zailtasuna, izan ere nazioarteko esparruan ez da homogeneoa; salbuespenak edo luzapenak izan ditzaketen gune jakin batzuk egoteko aukera; memoria ekonomikoa proiektuan bertan aurkeztea; edo ETEei errekurtsoak aurkeztu dizkieten kolektiboak.Azkenik, Bilboko, Irungo, Gasteizko, Getxoko eta Donostiako udalek azken bileraz geroztik egindako aurrerapenak azaldu zituzten. Erlazionatutako edukia Egindako bilerak eta dokumentazioa
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea Udalsarea 2030ek Europan Euskadiko udalerrien klima-egokitzapena indartzeko duen esperientzia partekatu du 2026/09/29
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza ASTEKLIMA 2026k herritarrak gonbidatzen ditu beren ohiturek kliman eta energian duten eragina deskubritzera 2026/09/23
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza ICLEIk nabarmendu du hiriek eta eskualdeek Europa zirkularrerako bidea gidatu behar dutela 2026/09/03
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak Euskadik klima-aldaketari aurre egiteko zazpi urtetan zehar garatutako konponbideak partekatuko ditu ADAPT AKTION 2050 foroan 2026/09/01