Udalsarea 2030ek tokiko erakundeetan Erosketa eta Kontratazio Berdea sustatzeko web atala garatu du eta laguntza gida argitaratu, Erosketa eta Kontratazio Berdearen lan taldearen emaitza gisa. Gorde Euskadik erosketa eta kontratazioa berdearen arloan hainbat konpromiso hartu ditu datozen urteei begira, berauek 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programan (Euskadiko EKB Programa 2030) zehazten direlarik. Euskadiko Programa oinarri izan duen lantaldea gidatu du Udalsarea 2030ek, zeinetan 23 erakundek (16 udalerri, eskualdeko 6 erakunde eta Eudelek) ondorengo arloak jorratu dituzten 2023 urtean zehar:Euskadiko EKB Programa 2030 eta bertan jasotzen diren helburuen ezagutza.Euskadiko EKB Programa 2030 aurrera eramateko garatuta dauden baliabideen eta beste erakundeetako esperientzien partekatzea eta ezagutza.Lantaldean udal eta eskualdeko erakundeetako erosketa eta kontratazio prozesuetan parte hartzen duten 45 eragile baino gehiagok parte hartu dute talde honetan, hala nola, kontratazioa teknikariek, idazkariek, ingurumen teknikariek eta baita beste arlo batzuetako teknikariek ere. Baina erosketa eta kontratazio berdeak arrakasta izan dezan, konpromiso politikoa ezinbestekoa da eta hori dela eta, urriaren 17an ordezkari politiko zein teknikoei zuzendutako saioa antolatu da, urtean zehar landutako gaien emaitzak eta sortu diren baliabideak ezagutzera emateko: Batetik, Erosketa eta Kontratazio Berdeari buruzko atal propioa garatu da Udalsarea 2030eko web orrialdeanBestetik, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen irizpideen txertaketari ekiteko 6 urratsetako ibilbide orria ezartzeko Laguntza gida argitaratu da. Gida honetan, urrats bakoitzaren baitan berau garatzeko ekintza multzo bat proposatzen da eta baita ere, ekintza bakoitzarekin erlazionatutako informazio osagarria /jardunbide egokiak. Eta bukatzeko, lantaldean parte hartu dute 16 erakundek -13 udalerri eta 3 eskualdeko erakundek- (Laguardia, Lantziego, Lapuebla, Oyón-Oion, Gorbeialdeko Eskualdea, Aiarako Kuadrilla, Arrasate, Eibar, Ibarra, Legazpi, Pasaia, Zarautz, Debegesa, Bernago, Laukiz, Zietbena) beraien baliabide eta beharretara egokitutako EKB ezartzeko ibilbide orri propioa diseinatu dute. Erlazionatutako edukia Lantalde honetako bilerak
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Basque Circular Summit 2025ek toki entitateen aurrerapen zirkularra jaso du 2025/04/30
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Gorde 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak emisioak murrizteko eta energia aurrezteko itxaropenak gainditu ditu 2025/04/17
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzen deialdi bat ireki du hondakinen kudeaketaren zirkulartasunerako 2025/03/28
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Gorde 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera 2025/03/14